Laurogeita hamar urte bete berriak dituen euskararen Akademia sorreratik bertatik hasi zen bi norabidetan lanean: Iker Sailaren eskutik hizkuntzaren ikerketa eta estandarizazioa bideratzen eta Jagon Sailaren bitartez erabilera begiratu, sustatu eta babesten. Euskaltzaindiaren babes horren esperientzia izan zuen ikastolen mugimenduak, jadanik gerra ondoko garai zailetan, bai eta orain dela mende erdi bat inguru mugimendu hori indarberritzen hasi eta ikastolen sarea bilbatu nahian urrats berri eta finkoagoetara jo zuenean.
Horra hor zeregin osagarrian bat eginik Euskaltzaindia eta Ikastolen Kon- federazioa. Izan ere, Akademiaren lana gizarteratu eta euskararen normaliza- zioa bideratzerakoan, berebiziko garrantzia izan zuten eta badute ikastolek.
Urteetan izandako harremana sendotu ahal izateko sinatu zuten Euskal- tzaindiak eta Ikastolen Konfederazioak 2004an lankidetza hitzarmena, elkar- lanean arituz zenbait ekintza eta lan egitasmo gauzatzeko asmoarekin. Aro berri honen fruituetako bat izan zen euskara zaindua eta eredu onak irakaste- ko orientabide eta proposamenak biltzen dituen Zenbait orientabide erregistroen trataeraz liburua, Jagon bilduma honen 6. alean 2008an argitara eman zena. Lan horren xedea erregistro egokietan oinarritutako hizkuntzaren kalitatezko era- bilera eskolatik hasita bulkatu eta indartzen hastea da.