Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
   

Ikastolak eta etorkinak

Atzerriko jatorria duten ikasleen gainean eta haiek gure hezkuntza sistemako sare desberdinetan duten presentziari buruz azken asteetan egin diren adierazpen eta agerraldien aurrean, Ikastolen Elkartetik zera adierazi nahi dugu:

  • Ikastolok ez diogula inoiz aterik itxi atzerriko jatorria duen ezein ikasleri. Ikasleria horren eskolatze inklusibo eta orekatua ziurtatuko duen ereduaren aldeko konpromisoari eusten diogu ikastolok, herri apustu bat delako, hezkuntza eragile guztion konpromisoa eta erantzukizuna eskatzen duena.
  • Hori dela-eta, ez genukeela ulertuko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik edota Eusko Legebiltzarretik neurri gehiago planteatzen hastea hezkuntza sektorearen erdia aintzat hartu gabe.
  • Era berean, zenbait eragile eta kolektibok planteatutako neurri batzuekin ados gauden arren, ezin dela egungo egoera hau aitzakia gisa erabili, adibidez, matrikulaziorako lurralde bulego bakar bat sortzea planteatzeko; ez liokeelako irtenbiderik emango arazoari eta ez litzatekeelako bateragarria izango herritarren hezkuntza proiektua aukeratzeko askatasunarekin.
  • Uste dugula irizpide argi eta zehatzak jar daitezkeela atzerriko jatorria duen ikasleriaren eskolatzearen desoreka konpontzeko. Irizpide horietan oinarriturik, edozein ikastetxek, dagoen eskola eremuan, edozein beharrizan bereziko ikasleen eskolatzean bere matrikulazio-tasaren neurriko konpromisoa hartu beharko luke.
  • Irizpide horiek errealitatean gauza daitezen, baina, Administrazioak benetako doakotasuna bermatu behar duela ikastetxe guztietan, behar besteko baliabideen ekarpena eginez, jatorrizko baldintza ekonomikoek eragotzi ez dezan ezein ikasleren sarrera ezein ikastetxetan.
  • Gai honek eta beste batzuek agerian uzten dutela hezkuntza sistema osotasunean arautuko duen lege bat egiteko premia.

Berretsi nahi dugu gai honen inguruan ere gainontzeko hezkuntza eragileekin eta administrazioarekin batera lan egiteko dugun prestasun osoa. Hezkuntza Sailaren aldetik, alderdi politikoen aldetik eta gainontzeko hezkuntza eragileen aldetik ere lan marko hau ahalbidetuko duen jarrera erakustea espero dugu.

Donostian, 2016ko martxoaren 22an

Ikastolen Elkartea

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

4.fw.png16.fw.png15.fw.png3.fw.png2.fw.png8.fw.png14.fw.png11.fw.png10.fw.png1.fw.png9.fw.png13.fw.png7.fw.png5.fw.png6.fw.png12.fw.png