Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 1. EBALUAZIORAKO KONPETENTZIEN HELBURUAK

 

 

 

KONPETENTZIA:

Ikasleak, ahozko zein idatzizko elkarrekintzagoetan, haren eskakizunen baitako informazioak ematen eta eskatzen ditu, galderak egoki formulatuz eta erantzunez, hartzaileari begirunez zuzenduz eta per-tsonak zein lekuak deskribatuz.

Ebaluatzekoak diren helburuak:

1.- Begirunezko adierazpideak eta komunikazio teknikak erabiltzea.

2.- Galdera pertitenteak formulatzeko eta koherentziaz eta zuzentasunez erantzutea.

3.-Deskribapenak era egokian sortzea.

 

 

 

KONPETENTZIA:

Ikasleak, erreferentzia ereduetatik abiatuta, idatziz narrazio literarioak sortzen ditu eta ahoz erreproduzitzen ditu.

Ebaluatzekoak diren helburuak:

1.- Kontakizun bat osatzen duten elementuak identifikatu eta istorioaren mapa bat burutzea.

2.- Interneten informazioa bilatzeko eta jasotzeko eta aukeratutako iturria erregistratzeko gai izatea.

3.- Ideien transformazio–teknikak erabiltzeko eta zirriborroak sortzeko eta gordetzeko gai izatea.

4.- Koherentea, kohesionatua eta egokia den testu bat sortzea eta horren aipamena egitea.

5.- Kontakizun bat era adierazgarri batean ozen adieraztea.

 

 

 

KONPETENTZIA:

Ikasleak unibertsoarekin lotutako ikerketa arazo bat ebazteko abiapuntu diren galderak formulatzen ditu, eta zientzia eta teknologiari buruzko informazioa baliatuz, galderak erantzuten ditu, beharrezko justifikazioak emanez.

Ebaluatzekoak diren helburuak:

1.- Ikerketa galdera egokiak formulatzea eta haien egokitasuna balioestea.

2.- Hainbat euskarritan emandako informazioa baliatuz, unibertsoaren osagaiak bereizteko eta deskribatzeko gai izatea.

3.- Simulazioetan eta ikaslearen ezagutzetan oinarrituz, astroen mugimenduek Lur planetan duten eragina esplikatzeko gai izatea.

 

 

 

KONPETENTZIA:

Ikasleak, esparru akademikoan zein pribatuan, egoeraren parametroetarako egokiak diren irudiak eta musika aukeratzen ditu, eta musika muntaketan integratzen ditu. Horrez gain, egileen edo musika muntaketako parte hartzaileen gainean informazioa ematen du eta beste batzuek egindako muntaketak ere ebaluatzen ditu.

Ebaluatzekoak diren helburuak:

1.- Musikaren oinarrizko elementuak ondorioztatzea eta musikagenero nabarmenenak identifikatzea, kode desberdinetan (musika, irudiak eta idatzitako testuak) oinarritutako testuak analizatuz.

2.- Gaiarekin erlazionatutako egitura eta hiztegi egokia erabiliz, musika tresna baten deskribapen idatzia sortzea.

3.- Kanta eraldatzen ari direnean, egoerara egokitutako transformazio teknikak erabiltzea.

4.- Klasean emandako kategorietan oinarritutako informazioa antolatuz eta komunikatzeko teknologia berriak erabiliz, profila edo taldeko ezaugarriak ahoz deskribatzea. Musika-irizpide eta baliabide linguistiko egokiak erabiliz, iritzi pertsonalak eta musika-emanaldiak (ahoz eta idatziz) justifikatzea.

 

 

 

KONPETENTZIA:

Ikasleak, ekintza bat gauzatzearekin erlazionatutako egoera batean, emandako baldintzak aintzat hartuz eta oinarrizko magnitudeak kuantifikatuz eta kalkuluak burutuz ekintzaren planifikazioa egiten du eta adierazten du, horretarako aurrez emandako hainbat eredu baliatuz.

Ebaluatzekoak diren helburuak:

1.- Landutako irizpideen baitan informazio kuantitatiboa eraldatuz, adierazpen matematiko baliokideak sortzea.

2.- Kalkulurako eta adierazpenerako teknikarik egokiena baliotuz (mentala, algoritmikoa, kalkulagailua, kalkulu orria, … ) era guztietako zenbakiekin kalkuluak egiteko gai izatea.

3.- Era guztietako zenbakiak, oinarrizko lau eragiketak eta zenbakien arteko erlazioa erabiltzea eskatzen duten problema numerikoak ebaztean zeregin hori burutzeko landutako jarraibideak aplikatzea.

 

 

 

KONPETENTZIA:

Ikasleak hainbat inguruneren ezaugarri fisikoak aztertuz, Giza Zientzien berariazko adierazpen moduak erabiliz haiei buruzko deskribapenak eta ingurune horiei buruzko balioespenak egiten ditu.

Ebaluatzekoak diren helburuak:

1. Eskainitako mapatan, kode ezberdinetan emandako informazioa interpretatuz, lurralde baten kokapena eta ezaugarri fisikoei buruz eskatutako informazioa identifikatu eta emaitza laburki adieraztea.

2. Elkarlanean, lurralde baten kokapenarekin eta ezaugarri fisikoekin lotutako informazioa mapa bidez irudikatzea.

3. Hainbat euskarritan (irudiak, animazioak, testu idatziak, klimogramak, mapa tematikoak...) eskainitako datuak interpretatuz, klima eta biomari buruzko informazioa eskuratu eta erregistratzea.

4. Norberak jasotako nahiz emandako iturriez baliatuz, eskatutako klima eta biomen ezaugarriak elkarlanean aztertu eta, azterketaren emaitza askotariko adierazpen teknikak erabiliz, deskribatzea.

5. Hainbat euskarritan (argazki eta bideoak bereziki) eskainitako informazioa aztertuz, bertan adierazitako gertaeraren kausak identifikatzea eta eragindako ondorioen alde positibo eta negatiboak adieraztea.

6. Ezarritako baldintzak eta leku jakin baten ezaugarriak kontuan hartuz, haren egokitasunari buruzko bere ikuspegi arrazoitua adieraztea.

 

 

 

Ebaluazio bakoitzeko txostenak arlo bakoitzean landutako konpetentziari buruzko ohar esaldiak eramango ditu, dagokion kalifikapena osatuz.

EBALUAZIO TXOSTENEKO OHAR-ESALDIAK

  • Konpetentziak eskatutakoa bereganatu du.
  • Konpetentziak eskatutakoa ez du bereganatu.
  • Konpetentziak eskatutakoa bereganatu badu ere, hainbat helbururekin zailtasunak izan ditu. 
1 helburua indartu behar du.
2 helburua indartu behar du.
3 helburua indartu behar du.
4 helburua indartu behar du.
5 helburua indartu behar du.
6 helburua indartu behar du.

Konpetentziak eskatutakoa lortzeko ariketa osagarriak egin beharko ditu.

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

12.fw.png11.fw.png1.fw.png2.fw.png5.fw.png10.fw.png15.fw.png6.fw.png14.fw.png9.fw.png7.fw.png13.fw.png3.fw.png16.fw.png4.fw.png8.fw.png