Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
tere aimar    
Tere Irastortza eta Aimar Larrea    
pdf    
TERE IRASTORTZA eta AIMAR LARREA
 
Andramendi ikastolako zuzendaria eta presidentea
 

Urtarrilaren 29an Oinarri erakundeak Andramendi ikastolaren ikastolaren inbertsioak abalatu ditu bankuen aurrean.

Beasaingo (Gipuzkoa) Andramendi ikastolak mende erdiko ibilbidea egina dauka. Ikasturte honetan 283 ikasle matrikulatuta dauzka.

Nondik norako bilakaera izan du Beasaingo ikastolak?

TERE IRASTORTZA:Ikastola orain 50 urte sortu zen. Jaso berriak gara Euskadiko Eskola Kontseiluaren zorion-agurra garrantzizko efemeride honengatik. Garai zailak bizi ondoren, krisi garai honetan ere aurrera egin daitekeelakoan gaude. Egun 283 ikasle dauzkagu matrikulatuta herriaren erdian, eta ikastola hazten eta sendotzen ari da eta inbertsio berriak eginez

Zerk bereizten zaituzte?

T.I.: Ikastola anitza da ikasleriaren jatorriari begiratuta eta euskalgintzan oso murgildua. Eta hala ageri izan da Hezkuntza Sailak egindako ebaluazio diagnostikoetan.

AIMAR LARREA: Guraso kooperatiba izan arren, langileriaren eta bazkide askoren inplikazioa nabarmenduko nuke. Irakasleria gaztea eta indartsua dugu eta ikastolen proiektuaz gain berdintasunarekin eta ekologiarekin oso-oso lotuak. Adibidez, Ekolapiko proiektuan txertatuta, jangela ekologikoa dugu. Herri Onurako kooperatiba izendatuak izan ginen 2013an eta horrek lotura handia du gure nortasun kooperatibo eta herritarrarekin.

Zein izan da azken urteetako ibilbidea ?

A.L.: 2012-2016ko lau urteko planaren helburuen artean Beasaingo Ikastolaren hazkundea bermatuko zuen espazio berria egokitzea eta DBH baimentzeko helburua dago.

Horretarako, etengabeko harremanetan ari gara, gurekin lotura izan dezaketen erakunde guztiekin (Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Beasaingo Udala, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua...). Urrats horiei esker, ikastolak Beasaingo Udalarekin hitzartu zituen 2014an gela berritarako 400 metro koadroko azalera. Batzarrak onartu du beste 1200 metro koadro eskuratzeko absorziozko bateratzea.

Absortzio bidezko fusio honen ondorioz Andramendi Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteak bere esku izango du 2.500 metroko azalera duen eraikina Urbialde enparantzan, herriaren erdian. Bateratzea eginda Andramendi Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteak 1.730.100,3 euroko aktiboa du. Oinarri SGR finantza erakundeak inbertsio hau bermatzeko 800.000 euroko abala onartu dio Andramendi ikastolari.

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

14.fw.png9.fw.png12.fw.png8.fw.png3.fw.png7.fw.png15.fw.png2.fw.png1.fw.png10.fw.png11.fw.png13.fw.png5.fw.png16.fw.png4.fw.png6.fw.png