Langileak

LAN-TALDEA

Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.

Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko  lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.

2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.

Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.

EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.

Bazkideak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia