Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
     

Sortzetikoa du Beasaingo Ikastolak DBHrako premia.

2011-12az geroztik 132/2010 Errege Dekretu Berriaren harira landu dugu proiektu hau modu askotan

AZPIEGITURAk Errege Dekretuaren arabera aurreikusi eta antolatuz. Horretarako 2010-11 ikasturteaz geroztik

  • EHIrekin adostu dugu proiektu berria
  • Udalarekin harremanetan aritu gara

Horren ondorioz,

1.- Proiektu berri bat dugu, zeinetan aurretik DBHrako genituen gelez gain, GURUTZE GORRIAK erabiltzen dituen gelak eskuratu ditugun.

o Horretarako Gurutze Gorriarekin adostasuna landu dugu

o Beasaingo alderdi politiko guztiekin egon eta BILDU eta PSErekin hitzartu den akordioa

2.- 2013ko irailerako Gurutze Gorriak lokal horiek libre uzteko konpromezua berretsi zuen Udalak.

2011-12an

Proiektu berri hori aurkeztu Hezkuntza Sailean (2012ko maiatza)

• Irregulartasunez betetako prozesu baten ondoren, 2013an berriro Lurralde Ordezkaritzak proiektua aztertzea onartu du

1500 metro karratu gehiago Ikastolarako

LERRO BAKARREKO IKASTOLA izaten jarraitu, baina 0-16koa

Ikastolan sartzen den haurrak Derrigorrezko Hezkuntza Prozesu osoan lerro bateko ikastolako ikasle izango dira

Hezkuntza Proiektu berean heziko dira

Herrian bertan egingo dute Derrigorrezko hezkuntza-aldi osoa ( 2001-02tik aurrera 4 ikasle ez beste guztiek Beasaindik kanpora joan dira ikastera )

AZPIEGITURAK HOBETUKO DITUTU

• Azpiegitura berrietatik 1000 metro karratu 2013-14tik aurrera erabili ahal izango genuke 0-12rako ( Liburutegi, Laborategi, Musika gela, Psikomotrizitate gela, ....)

• DBHrako 4 gela sortuko dira

KRISI EGOERAk GAINDITU eta HAZKUNDE NATURAL batera bideratuko da Ikastola

• DBH ezartzearekin beste 6 lanpostu finko sortuko dira, gutxienez

• Lan-taldea modu ordenatuan hazi eta egonkortuko da, Hezkuntz Proiektuak eskatu ahala.

AZPIEGITURETAKO INBERTSIOA GEURE HEZKUNTZ PROIEKTUA OSATZEKO

HAZI,HEZI ETA BIZI

HERRIAN ETA BEASAINGO IKASTOLAn

2013-14ko IKASTURTE HASIERAN ikasleekin Herrian hezi eta bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu. Herrian hazi , hezi eta bizitzeak herritartasunean oinarritutako heziketa bermatzen duelako, eta ikasleoi eta familioi herria sortzen parte hartzeko aukera ematen digulako.

Horiek aldarrikatzeaz gain, Beasaingo Ikastolak DBHrako azpiegituren legeztatzea zein puntutan dagoen esplikatzeko erabiliko du 2013-14ko ikasturte hasiera.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia