1965-1975

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

2.8. BILERAK,ANTOLAMENDUA, ETAB.

Zuzendaritza-batzordea astero biltzen zen. Hasieran ez zegoen kargurik. Bakoitzak ahal zuena egiten zuen. Bilerak, Karmelo Olanoren dendan hasi ziren egiten eta geroago San Inazio kaleko Urbia jatetxera pasatu ziren. Hasierako borondatezko Batzordea, murritza gertatzen zen eta indar berriak bilatu behar izan ziren...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

2.7. IKASTOLAZ KANPOKO EKAGINA

Garai hartako beste ikastetxeetan ez-ohikoa zen beste portaera bat, ikastetxetik irtetekoa zen. Edozein egunetan Ikastolako umeak binaka-binaka lerrokatu eta mendirantz edo beste edonorantz joan ohi ziren isildu gabeko euskarazko kantu-soinuan. Hori ikusi gabekoa zen ordura arte. Beraz, herrian kantutik elikatzen zen talde bezala ere ikusten zen Ikastolako haurreria. Hala bada, ikasgelaz kanpo suertatu zen lehen ospakizun garrantzitsua, Lehenengo Jaunartzekoa izan zen. 1968an izan zen hori...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

2.6. PEDAGOGIA

Zailtasun eta ezintasunak gorabehera, matrikulak urtetik urtera hazteak ematen zuen poza zegoen bitarteko, baina horrek aldi berean, ikasleei erantzun jatorra eta era egokian eman beharra zekarren. Bestalde, ordea, herrian zehar zabaltzen ziren berri maxiatzaile “interesaturik” ere ez zen falta, alegia, umeek eguna jolasean eta kantuan pasatzen zutela eta ez zirela behar bezala eskolatzen. Beste ikastetxeetakoek “aritmetikako lau erregela” famatuak bazekizkiten adinean, Ikastolakoek batuketak egiten ere ozta-ozta zekitela alegia...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

2.5. EKONOMIA

Ikastolek ez zuten inongo diru-laguntza ofizialik izan harik eta gutxieneko sendokuntza bat iritsi zuten arte (ikus hurrengo aroa: 1969-74). Orduan Hezkuntza Zerbitzua kudeatzen zuen Estatuari egundoko premiak estaltzen zizkioten, baina denak guraso eta laguntzaileen patriketatik atera behar izan zuten. Horrek, ikastetxe baterako normalak ez ziren egoera anitz sortu zuen...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

2.4. UDALEKUAK

Ikastolek edo Ikastolen inguruko ekintzaileek sortutako ekintza berezi--berezietako bat, udalekuena da. Beasain bezalako industrialde ertain nahiz handiko herrietan, familia erdaldun edo erdi-euskaldunetako haurrak ere berehala hasi ziren Ikastoletan matrikulatzen. Horrek noski, ikasle haiek euskararik ikastekotan, ikasgelaz kanpo ere, etxean lor ezin zezaketen euskara-erabilpena beren eguneroko gauzetan nola-hala bermatu beharra zegoela ikusi zen...

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

16.fw.png6.fw.png14.fw.png13.fw.png8.fw.png15.fw.png7.fw.png1.fw.png3.fw.png11.fw.png2.fw.png12.fw.png9.fw.png4.fw.png10.fw.png5.fw.png