Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

portada sarriegi1Hezkuntza osoa euskaraz zenez (erlijio-prestakuntza barne),elizkizuna euskaraz egin beharra zegoen alde batetik, baina Parrokiaren kristau-ikasbide eta katekesi antolamenduak espainiera hutsean funtzionatzen zuen bestetik. Gainera, umeentzako euskarazko mezarik ere ez zegoen igandetan (espainierazkoa bai), Ikastolak hitzez bederen (ez idatzita eta formalki) eskatu izan arren20. Beraz, beste ikastetxeetako umeek Jaunartzeak espainieraz egiten zituzten igandeetatik (bizpahiru igandetan egiten baitzituzten) aparteko beste batean antolatu behar izan zen eta umeen mezatan izan ordez, Meza Nagusian gainera.

Ahalegindu zen Ikastola, ahalegindu ziren andereñoak eta ahalegindu ziren gurasoak. Apaizen bat ere ahalegindu zen Ikastola barruan. Guraso, aiton-amona eta gainerako ahaideak ere gonbidatu ziren eta Eliza leporaino bete zen. Elizkizuna aparta izan zen. Ez-ohiko kantuak, ez-ohiko eskaintzak, umeen irakurketak; txistulariak, dantzariak, etab.

Arrakasta bikaina eta mugagabea lortu zen, bai lehenengo aldian eta baita ondoren urtez urte eginetan ere. Adineko asko ezin sinetsirik zegoen malkoak zerizkiola. Pedagogia berriak ez zuen jolas egiten eta kantatzen bakarrik irakasten, umearen gaitasunak ere lantzen zituen nonbait, eta gainera, ume bakoitzari arreta gehiago eskaintzen zitzaion sistema berrian. Aldeko aipamenak behin eta berriro errepikatu ziren, baina ezin-eramanak ere bai.

Katekesia elebiduntzen hasi baino lehen, talde erdaldunek ere, txistulariak, dantzariak, abestiak, irakurketak, etab. eskatu zituzten. Euskararekiko eta ume euskaldunen erlijio-zerbitzuekiko ez ziren arduratu, baina beraiek ez zeuzkaten euskaldunen apaindurazko gauzak eta antolamendua bederen nahi izan zituzten eta ez ziren gelditu nola hala lortu arte.

_______________________________________________________________________

20 Umeentzat euskara hutsezko iganderoko mezarik ez zegoen. 1968an, 600 sinadura bildu ziren umeen meza elebiduna edota igande‑txandakako euskarazkoa eskatzeko (ikus Zeruko Argia astekaria, 1969-05-18ko eta 1969-11-02ko aleak). Ikastolakoez gainera beste ikastetxeetan ere baziren ume euskaldunak, baina umeen igandetako meza elebidunik ez zen lortu 1977ra arte eta umeentzako mezak izan ziren ondorengo urteetan ere ez zen euskara hutsezko mezarik izan, nahiz eta gehiengoa (gaur egun ume guztiak teorian) D ereduan eskolatzen aritu. Katekesian ere, gaur egun ume guztiak D ereduan eskolatu arren, Lehen Jaunartzeetako espainierazko talderen bat mantendu egiten da ahaide erdaldunen izenean.

botoia1

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

10.fw.png9.fw.png11.fw.png2.fw.png13.fw.png5.fw.png4.fw.png12.fw.png6.fw.png1.fw.png8.fw.png15.fw.png16.fw.png14.fw.png7.fw.png3.fw.png