Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

2019-03-01

Familia agurgarri hori :

Martxoaren 8ko greba deialdiaren aurrean, Beasaingo Ikastolako langile eta emakumeok bat egitn dugu lanuzte delialdiarekin. Beraz, egun horretan, Beasaingo Ikastolak ezin du bere jarduera bermatu. Hauek horrela, Beasaingo Ikastolako zuzendaritzatik adierazi nahi dizuegu:

1.- Ikastolako langileriaren %86a emakumeak gara. Emakumeon %96ak baietza eman diogu greba deialdiari. Beraz klaseak ezingo dira normaltasunez garatu.

2.- Sukaldariak greba egingo du, eta baita jangelako begirale guztiek ere, eta ondorioz ez da jangela-zerbitzutik izango. Egoera horretan, familia bakoitzak eguerdiko orduetan bere seme-alaben ardura hartu beharko du.

3.- Goizean ez da ludotekarik izango.

4.- Beasaingo Ikastolan ondorengo ZERBITZU MINIMOAK izango dira :

HH 0-6an langile bakarra egongo da. Bere lanaldia goizeko 9etatik 12:30etara eta 14:30 16:30ak bitartekoa izango da, baina jangela zerbitzu jabe.

• DBHn bi langile izango dira, ohiko ordutegian.

• Zerbitzu minimoak ahalik eta modu egokienean emate aldera, egun horretan etorriko diren ikasle guztiak, Haur eta Lehen Hezkuntzako geletan jasoko ditugu.

Eguerdian ez da eskolaz-kanpoko ekintzarik izango

5.- Lehen Hezkuntzako ikasleak Ikastolaz kanpo daudenez, BARRIAn dauden irakasle guztiek bertan jarraituko dute haurrekin.

Zuzendaritzatik garaiz eman nahi dizuegu guzti honen berri, zuen antolaketa eraazte aldera. Agurtzen zaituztegu.

Zuzendaritza

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

12.fw.png15.fw.png10.fw.png2.fw.png1.fw.png7.fw.png16.fw.png3.fw.png11.fw.png5.fw.png9.fw.png6.fw.png13.fw.png14.fw.png4.fw.png8.fw.png