oharra   agenda    menua   irratia    argazkiak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

kilometroak19Urria etortzearekin batera, hemen datoz Kilometroak! Igandean, urriak 6, Zarautzen ospatuko da Gipuzkoako Ikastolen aldeko urteroko jaia, aurtengoan Salbatore Mitxelena ikastolak antolatuta, Ni, hi, hura, ikastola mundura lelopean! Link honetan:

DBH3 eta DBH4ko ikasleak erronkan!

Dakizuenez, Ikastolen elkarteko jaietan Erronka deitzen zaion proba-saioak egiten dira. Ikastolak eta bertako ikasleak protagonista bilakatzen dira, herri ezberdinetako ikasleak, elkarrekin ekintzetan parte hartuz, eta jakina, ondo pasatuz eta ondo pasaraziz! Aurtengoan gainera, Kilometroetan ospatuko den Erronkan, gure DBH3 eta DBH4ko ikasleek ere parte hartuko dute!

Aurkezpen bideoa:

Erronkan, mota guztietako probak egin beharko dituzte, eta lehen proba egiteko jada ohar hauxe egin dute parte hartzen ari diren ikasleek: kilometroak19aErronkan parte hartuko duen Ikastolako taldea (Argazkia: Goierriko Hitza)

Lehen erronka olio zaharra biltzea da, 25 litro. Dagoeneko Ikastolako sarrera nagusian jarri dugu olioa biltzeko ontzia, eta eskertuko genizueke etxeetan duzuen olio zaharra bidoi honetan uztea ostiralerako!

Joan-etorrirako autobusa

Kilometroetara joan-etorria egiteko Ikastolak autobusa jarriko du igande goizean. Autobuserako sarrerak salgai egongo dira Idazkaritzan asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, 16:30etik 18:00etara, hauek amaitzen diren arte.

Igandean, autobusa 8:00etan irtengo da. Itzulera ordua, berriz, arratsaldeko 18:30ean izango da. Horrela bada, lagun diezaiegun gure ikasleei Erronkan, eta anima gaitezen guztiok igandean Zarautzera, gure ikasleak animatuz egun on bat pasatzera!!!

Ni, hi, hura, ikastola mundura!!!

 

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: