Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 “Oso balorazio oneko” Nafarroa Oinez jaia

Eguraldia lagun, milaka ikastolzale eta euskaltzale hurbildu ziren pasa den igandean (urriak 21) Altsasura, Iñigo Aritza ikastolak antolatutako aurtengo Nafarroa Oinez jaiari babesa ematera. Behin eguna pasata, ikastolako ordezkariek oso balorazio positiboa egin dute.

Euren esanetan, “bikaina izan da eguna, eguraldi ederrarekin, eta jende andana ibili da ibilbide osoan zehar, aurreikuspenak bete eta gaindituz, gainera”. Ikastolak eskerrak eman dizkie urte osoan lana egin duten boluntarioei, eta baita ikastolen proiektuari babesa ematera hurbildu diren lagun guztiei.

Aurten, bereziki, garrantzi berezia eman diote inklusibotasunari, eta horren erakusle izan dira inklusibotasunaren inguruan antolatutako tailer bereziak.

Beasaingo Ikastolatik Iñigo Aritza ikastolako lagunei agur bat, eta zorionak lortutako arrakastagatik!!!

  nafarroa oinez18  
nafarroa oinez2018a   nafarroa oinez2018b
 Argazkiak: Iñigo Aritza ikastola     Argazkiak: Iñigo Aritza ikastola

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

EGURALDIA

Neurri batean hodetsua

16°C

Beasain

Neurri batean hodetsua
Hezetasuna: 68%
Haizea: S at 28.97 km/h

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: