oharra   agenda    menua   irratia    argazkiak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Patxi Berasategik (635 boto) Diego Gurrutxagak (613 boto)
Joan Lasak (630 boto) Joxe Mari Soroak (586 boto)
Joxe Joakin Lasak (628 boto) Itziar Elosegik (396 boto)
Ixabel Olanok (624 boto) Julian Urteagak (389 boto)
Luis Lasuenek (623 boto) Joxe Bikuñak (377 boto)
Manuel Dorronsorok (619 boto) Joxe Gastesik (338 boto)

 

Batzorde horrek, bi aldeek zituzten Erakundetze-proiektuak aztertu eta Alkartasuna Ikasleen Gurasoen Kooperatiba eratu zuen berehala. OHO–BBB-UBI irakaskuntza-mailak osoro legeztatu zituen, ikastetxe berria eraiki zuen (Alkartasuna Lizeo berria) Andramendi baserriko lurretan eta berriro ere dena ibilbide normalera ekarri zuen. Eraikin berria finantzatzeko, betiko eta ohiko Seat 600aren zozketez eta aseguru-komisioen emariez harago joanda, kooperatibako guraso guztiek eta bazkide laguntzaileek, bakoitzak 15.000na pta.ko ekarpena egin zuten. Eskura ordaindu ez zutenek, mailegua atera ahal izan zuten Kutxaren batetik eta 5 urtetan zehar hileroko itzulketak eginez ordaindu zuten mailegua. Horretaz gainera, 1976-77 ikasturtean, batzordekide zen Josu Erguinek Ameriketatik ekarritako ideia bati gorputz emanez, KILOMETROAK 77 izeneko ospakizun erraldoia sortu zen Beasainen eta 1977ko urriaren 9an gauzatu zen lehenengo ekitaldia. 15.000 lagun ibili ziren zirkuituan lehen aldi hartan eta gaur egun Euskal Herri guztiko Ikastolek haren ildotik jarraitzen dute, urtean behin ospakizun erraldoiak eginez; Gipuzkoan KILOMETROAK (urrian), Bizkaian IBILALDIA (maiatzean), Araban ARABA EUSKARAZ (ekainean), Nafarroan NAFARROA OINEZ (urrian) eta Ipar Euskal Herrian HERRI-URRATS (maiatzean). 2001ean, Kilometroak jaiaren 25. edizioa zelako eta diru-premia izugarria zuelako, Beasaingo Ikastolak antolatu zuen Kilometroak 2001 jaia eta 120.000 lagun ibili ziren zirkuituan.

botoia1

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: