oharra   agenda    menua   irratia    argazkiak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Hori zen orduko giroa eta giro horretan, izan zitzakeen ondorioengatik, benetako gertakizuna zen inspektorearen (ikukatzailearen) ikustaldia. Edo Francoren koadrorik ez zegoela, edo ikasgelako Irakasle Titularra ez zegoela bertan (irakasle tituludunek borondatez izena eman behar izaten baitzuten askotan, klaserik ez eman arren Ikastolaren egoera estaltzeko), edo ume--kopuruak huts egiten zuela, edo... edozer gauza. Katua eta xaguak bezala gutxi gorabehera.

Espainiako Legeriak bere barnean ozta-ozta eta halabeharrez sartuta zeukan “Jardin de la Infancia” zelako hura (sei urtera arte), “Catequesis Parroquial” edo gisako zerbait bezala estaltzen zen horretarako Elizetako Erretoreek emandako onespenarekin (Beasainen ere hala zen), baina sei urtetik gorakoena estaltzeko “Escuela Parroquial” formulari heldu behar izan zitzaion eta gauetik goizera Parrokia asko eta asko Ikastetxeen titular bilakatu ziren Misio-lurretan eta gertatu ohi den moduan. Hortik sortu zen Beasaingo “Escuela Parroquial Ntra. Sra. de Loinaz” zelakoa. Ikusi ordea nola.

Legearen aurrean zuten zintzilikako egoera larri horren barnean, 1968an igaro zen unerik larrienetakoa18. Oltra Molto Gipuzkoako Gobernari Zibilak, 1968ko abuztuaren 11n, irailaren 15erako legeztatu gabe zeuden Ikastolak itxi egingo zituela agindu zuen.

Administrazioa oporretan zegoen. Ikastetxe normal gisa Legepean sartzeko modu eta denborarik ez zegoen. Giroan, espainieraz, “Van a cerrar las Ikastolas. No va a venir la autorización” entzuten zen. Eliza zen irtenbide bakarra eta hark bere babespean hartu zituen, baldintza batzuk jarrita:

Ikastolak apolitikoak izatea.

• Hezkuntza-arloan Espainiako Legeak betetzea.

Ikastoletako diru-kontuekin Elizak ez zuen zerikusirik izango.

Ikastolek, ofizialki, “eskola konfesionalak” izan beharko zuten aurrerantzean.

Beste herri askotan bezalaxe, Beasainen ere, On Segundo Dorronsoro Erretore jn. bilakatu zen Ikastolako titular nagusi.

Hala ere ordea, azaleko babesa zen hori guztia. Agintariak ahaleginak egiten ari ziren mugimendu handiegi bilakatzen ari zen hura geldiarazteko. 1968-1970 aldia oztopoz betea izan zen eta giro horretan, elkar hartu beharra garbi ikusita, Gipuzkoako Ikastolen Elkarte-Batza edo Federazioa sortu zen 1969ko azaroaren 9an. 54 Ikastola eta 7.000 ikasle biltzen zituen une hartan. Helburuak berriz, hauek zituen:

• Irakasle/andereño egokiak prestatzea.

Ikastola bakoitzeko irakaskuntza kontrolatzea.

• Indarrean zeuden eskola-legeak betetzeko bideak erakustea.

Ikastola bakoitzaren arazoei erantzuteko idazkaritza iraunkorra izatea.

Bestela esanda, Ikastolak sendotu eta eraginkor bihurtuz, elkartuta defendatu eta gizartean izen ona irabazi. Une hartan 11 eskualderen 22 ordezkarik osatu zuten elkarteko ordezkaritza eta Beasain Goierri eskualdekoen artekoa zen. Halere, hurrengo atalean ikusi ahal izango da Goierriko eskualdearen eta Federazioaren arteko gatazkarik!

_______________________________________________________________________

18 Elgoibarko Ikastola. 25. urteurrena deitu liburuska (21. or.)

botoia1

 

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: