Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

kiva plazanKiVa-Eskola jazarpenaren aurkako programa ikastoletan

KiVa PROGRAMAren EZARPENA KRONOLOGIKOKI:

Eskola jazarpenaren aurkako programa ikastoletan

1. KIVA PROGRAMA: 2016-17/2017-18 ikasturteetako ebaluazioa eta balorazioa LHn. Beasaingo Ikastola KIVA-Ikastola da hasieratik.

2. KIVA PROGRAMA: 2018-19 ikasturtean 3. unitate didaktikoaren inplementazioa DBHn Beasaingo Ikastolak urtez-urte ekin dio ezarpenari, eta dagoenek ezarria du DBH osoan.

2016-2019

Kronologia

1. XXIII. Jardunaldi Pedagogikoetan egun bateko lan jarduna burutzen da. Johanna Alanen eta Ulrika Willför-Nyman-en eskutik programaren ezaugarriak ezagutzeko, testigantzak eta azalpenak entzun, eta lau tailer desberdinetan landu ikastoletako ordezkariek KiVak eskaintzen dituen material eta proposamen desberdinak.

2. 2016an Ikastolen Elkarteak, Europar Hezkuntza Kooperatibaren bitartez programaren zesiorako Akordio berezia sinatzen du Finlandiako Unibertsitatearekin.

3. 2016-17 Ikasturtea. EHIko KiVa taldea dinamizatzailea osatzen da. Josu Aranbarri, Ion Vazquez, Ane Jalon, Nekane Medrano, Iratxe Pinedo, Irene Lopez-Goñi eta Ageda Laraudogotia. Talde honek Finlandian jasotzen du formazioa.

4. Ikastoletan KiVa taldea eta KiVa arduraduna izendatzen dira. LHko irakasleak programaren filosofian eta baliabide didaktikoetan formatzen hasten dira.

5. 2017ko urtarrilean galdetegi pasatzen da. 1. mailatik 6. maila bitarteko ikasleek pasatzen dute galdetegia. Ondoren, ikasturte berriaren hasierarekin, irailean, hain zuzen ere, galdetegia berriz betetzen dute. Emaitzek jazarleen eta jazarrien kopuruak ematen dituzte.

6. 2018-19 ikasturtearen lehen hilabetean, Finlandiako Turkuko Unibertsitateko irakasleen bisita izan genuen eta formazioaren lehen saioa izan zuten gure prestatzaileak (Irene López-Goñi, Iratxe Pinedo eta Nekane Galar). Horiek dira ikastoletako DBHko irakasleak formatu dituztenak. 2019ko urtarriletik aurrera irakasle tutoreak martxan jartzen ari dira geletan.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia