Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Eskola anitza da Beasaingo Ikastola( kultur jatorriz, hizkuntz jatorriz...). Hazten ari den eran norbanakoaren arreta bermatzeko geure antolaketa diseinatu eta eraldatu egiten dugu, etengabe.

  1. HEZKUNTZA PROIEKTUAn eragiteko eta HEZKUNTZA PROIEKTUKA ere landuz
  2. TALDE – LANEAN OSAGARRITASUNA BULTZATUZ( gaitasunak eta titulazioak).

2013-14tik aurrera aniztasun hori IKASTOLA INKLUSIBOAREN parametroetan antolatuko dugu, eta orain arteko ekintzetatik haratago egitasmo batean egituratuko da aniztasunari aurre egiteko programa. Modu berezituan hartuko direlarik kontutan

  • HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEAK( EZGAITASUNA/JOKABIDE NAHASTE LARRIAK)
  • IKASTEKO ZAILTASUNAK DITUZTEN IKASLEAK
  • GAITASUN HANDIKO IKASLEAK
  • HEZKUNTZA SISTEMAN OHI BAINO BERANDUAGO SARTU DIREN IKASLEAK
  • ESKOLAKO IBILBIDE EDO BALDINTZA PERTSONAL BEREZIAK DITUZTEN IKASLEAK
  • DESBERDINTASUN SOZIALEKO EGOERAN DAUDEN IKASLEAK.

Beasaingo Ikastolaren asmoa , hala ere, ez da ikasle hauei bereizitutako hezkuntza ematea, baizik eta bereziki behar duten laguntza bideratzeko baliabideak ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartzen dituen plangintza batean txertatzea 2012-16ko Plan Estrategikoan ANIZTASUNEAN SORTZEN aritzearen aldeko apustua egin dugu, alegia, geure eguneroko bizimoduan hori aurreikusita ondorengo HELBURUOK gauzatuko dituen ESPAZIO BAT SORTZEA

  1. Gela irekian nolabaiteko eragina duten ikastolako profesionalen arteko koordinazioa areagotuko den
  2. Ingurune fisiko arruntak berdiseinatu eta irudikatu behar diren Hezkuntza proiektua berdiseinatuko den
  3. Curriculum –Proiektua berregingo den Gela Irekiaren premien arabera
  4. Gurasoekiko harremanak eta lankidetza aztertuko den
  5. Ardura banaketa eta ikastetxeko irakasleen arteko harremana diseinatuko den
  6. Berritzeguneetako, zerbitzu medikuetako eta asistentzialetako komunikazio kanalak areagotuko diren.

2010-2013an emandako URRATSAK

IRAKASLE PROFILA ABERASTEA

Irakasleria kontratatzean antolatu dugu lan lerro hau, eta lan-taldea egituratu dugu 2012-13an

  • Pedagogia terapeutikorako bi irakasle,
  • Psikopedagogoa,
  • Logopeda

AZPIEGITURAK HOBETZEA

  • 2011- 12an 2 komun irisgarri
  • 2012-13an Gela irekia hornitzeko plangintza egin
  • Igogailuak berritu LHn eta berria jarri DBHn

EGOERAREN DIAGNOSIA EGITEA

  • Irakasle –tutoreekin batera, gelaz gela aztertzea zein motatako ikasleria dugun eta beharren lehen talde –sailkapena egitea.
  • Gelako ordutegian aniztasuna tratatzeko dauden zailtasunen azterketa egitea eta baliabideak antolatzea

FORMAKUNTZAN PARTE HARTZEA

  • Europar Batasunak emandako gomendioen artean, detekzio goiztiarra bideratzen lagunguko duten formakuntzan parte hartzea, haurren eta esku-hartzearen beharrak garaiz baliosteko.
  • Gaitasun handiak dituzten ikasleen ikuspegia gelan txertatzeko formazioan parte hartzea.

BERRITZEGUNEAREKIN ELKAR-LAN DINAMIKA SUSTATZEA

KRONOGRAMA (2012-16ko ANIZTASUNEAN SORTZENen baitan)

HELBURUAK 2011-12 2012-13 2013-14 2014-16
AZPIEGITURA HHn behar berezietarako komunak jarri GELA IREKIA obratu GELA IREKIA martxan jarri Baliabideen azterketa berria egitea (2016-20)
LANGILERIA.        
Langileen formakuntza Orokorra Bereziki HH 2-5 Bereziki HH 0-2. Eta zerbitzuak LH Formakuntzaren eboluzioaren analisia, gaitasun aundiko ikasleen arreta eta BRAIN GYM  formakuntza AUPATUZ Elkartearekin Adimen Handiko ikasleei buruzko azterketak. Haur Hezkuntzako lehen zikloan ebaluazio goiztiarra Berritzegunearen bidez.
Gelaz-gelako analisia  Ikasleen analisia Gela barruko Baliabideak bideratzea eta ebaluatzea GELAZ KANPOKO LAN TALDEAREkin elkarlana bideratzea Hezkuntza Sailak diagnos-tikorako eta esku-hartzeko sortutako estrategiak aztertzea eta behar denean erabilgarri jartzea 
Gelaz kanpoko Lan-taldea Sortzea Sortzea eta funtzioak aurreikustea Organigrama iraunkor xamar bat diseinatzea GELA IREKIAren helburuak definitzea Garapen Nahaste orokortuak dituzteen ikasleentzako GELA IREKIAren funtzionamendua abian jartzea, GELA IREKIAko ikasleen kurrikulum egokitzapena egitea, eta ikasleekin egin beharrekoaren programazioa egitea eta aztertzea Hezkuntza Sailak diagnostikorako eta esku-hartzeko sortutako estrategiak aztertzea eta behar denean erabilgarri jartzea GELA IREKIAREN curriculuma egitea Hezkuntza Sailak diseinatutako protokoloak aztertzea eta abian jartzea
GURASOAK 2012-16 Plana 2009-2012 Plana aztertzea eta Premia bisualizatzea 2012-16:A.S: azterketa eta onarpena .Garapena eta berri ematea (Ikastolakideok) Harrera Plana berregokitzea aurreko urteetako esperientziaren arabera Lankidetza-prozedurak bideratzea beste guraso, federazio eta saretuta egon daitezkeen talde eta erakundeekin

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: