Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
    bi unai 147
   
Unai Miguel Irastortza
F mailan 2.aipamena

Unai Miguel Irastortza

• Unai Miguel Irastortza dut izena, eta Beasaingo Andramendi Ikastolan 4.maila egiten ari naiz. Eskolaz kanpo ere ez naiz aspertzen: pilotan, dantzan Ostadar taldean, perkusioa ikasten Musika Eskolan, marrazkiak egiten. Hala ere, lagunekin jolasean oso gustura ibiltzen naiz, gainera denak pilotazaleak gara eta handia egiten naizenean pilotaria izan nahi nuke.

Mermeladazko fabrika tripa barruan

Aspaldi batean bazen Joan izeneko mutil jator bat niasaeB izeneko herrixka batean. Bederatzi urte zituen Joanek eta oso mutiko alaia zen. Hala ere, bere amak asko xamar egiten zion errieta. Izan ere, Joan oso jale mizkina eta xelebrea baitzen eta edozein gauza mermeladarekin jan nahi izaten zuen, gosaltzerakoan bezala, bazkarian eta afarian. Batik bat melokotoizko eta marrubizko mermeladak zituen gogoko, eta berdin jango zuen mermelada paté-arekin, odolkiekin edota babarrunekin.

Egun batean amarekin haserretu eta esan zion ez zuela etxe hartara berriz itzuli nahi, eta berak mermeladazko etxe batean bizi nahi zuela handik aurrera .

Orduan udaletxera joan zen eta alkateari mermeladazko etxea eraikitzeko baimena eskatu zion. Alkateari barregura latza etorri zitzaion eta nola pentsatu zuen ezinezkoa zela mermeladazko etxe bat egitea baimena lasai- lasai eman zion. Joanek eskerrak eman zizkion:

- Eskerrik asko, alkate jauna
- Ez da ezer, erantzun zion alkateak irribarre batekin. Baina orduan Joanek serio- serio erantzun zion:
- Alkate, hartu diru pixka bat nire ametsa betetzen uzteagatik.
- Ez, eskerrik asko, mutiko, erantzun zion alkateak. Ez dut ezer behar.

Mermeladazko etxea egiteko materiala eskatzen hasi zenean jende guztiak barre egiten zion ... baina bera joan zen bailarako sukaldari onenen jatetxeetara eta han lagundu zioten bere etxe hori nola egin pentsatzen. Jende guztia txundituta uzten zuen Joanek. Ematen zuen txorakeria bat esaten ari zela, baina bera oso ziur sentitzen zen.

Gau batean, niasaeB-eko herritar guztiak lo zeudela, ebrusU behera ehunka iratxo etorri ziren edlaibrU enparantzara. Iratxoek ondo dakite lan egiten besteak ametsetan daudenean eta Gabon gauean etxe eder bat eraiki zuten.

Hurrengo egunean haur guztiak Olentzerok ekarritako opariak jasotzera jaiki zirenean, iratxo batek niasaeB-eko elizetako kanpaiak jo zituen eten-gabe. Denak esnatu ziren eta harrituta geratu ziren, Joan lotan zegoen tokian halako etxe ederra ikusi zutenean. Umeak batik bat, nola ez! Denak etorri ziren etxera mermelada jatera. Eta haiekin batera bailarako sukaldari guztiak eta Joanen ama, gau guztian bere bila ibili baitzen.

Etxera sartzen zen bakoitzak mermelada piska bat hartzen zuen. Batek esaten zuen hau gosaritan tostadekin jateko. Hurrengoak esaten zuen ... hau goxoa geratuko da natilekin jateko. Eta hurrengoak nik behin patea jan nuen mermeladarekin eta oso goxoa zegoen. Baina bazterrean bazegoen umetxo bat, isil isilik, denei begira. Mikel izenekoa zen. Ematen zuen ez zuela sinisten ikusten ari zena. Eta Joanek esan zion:

- Eta zuk zergatik ez duzu piska bat probatzen?
- Probatzen hasi ezkero dena jango nuke eta ... !

Baina Joanek gonbidatuta jan zuen eta sentitu zuen berari ere inbidia handia ematen ziola mermeladazko etxea edukitzeak. Orduan galdetu zion Joani:

- Baina nik dena jaten badut etxe gabe geratuko naiz.

Eta Joanek erantzun zion:

-Zu lasai, jan ezazu eta hurrena mermelada fabrika bat eraikiko dugu ... oraingoan gure tripa barruan.

Eta horrela gustura eta barrez ari zirela agertu zen Joanen ama, eta esan zion ... Mixkina izango zara, seme, baina ez zara makala. Etorri zaitez etxera, gosari goxo goxo bat prestatu dizut eta.

Eta hala bazen eta ez bazen
Sar dadila ipuin hau mermeladazko etxean
Eta atera dadila niasaeB-eko plazan

Leugim.U

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

1.fw.png2.fw.png10.fw.png11.fw.png4.fw.png13.fw.png3.fw.png9.fw.png5.fw.png12.fw.png7.fw.png6.fw.png14.fw.png8.fw.png15.fw.png