Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
   bi asier 257
 
ASIER GOROSTEGI GALARRAGA
9 urte, Beasain.
F mailan aipamena
• Ni Asier naiz eta Lehen Hezkuntzako 3. mailan ikasten
dut Beasaingo Andramendi Ikastolan .
• Aurten aipamen-saria eman didate eta pozik nago .
• Patinetean eta bizikletan ibiltzea gustatzen zait eta mendi-irteerak egitea ere bai.

 

Gorri katagorria

Bazen behin Arizmendi izeneko baserri bat eta, bertan, hiru seme, gurasoak eta aiton-amonak bizi ziren. Seme gazteenak, Anderrek, lau urte zituen; Aratzek sei eta, zaharrenak, Josebak, bederatzi. Arratsaldero, Joseba eskolatik irten ondoren anaiak etxean utzi eta aitonari laguntzera joaten zen basara, sua egiteko egur-bila.

Negua iritsi zen. Aitona Basilio zahartzen joan zen heinean Ander eta Aratz mutil koxkortu egin ziren eta Josebari laguntzen zioten. Negu hartako goiz batean, egunero bezala, Joseba, Aratz eta Ander basora abiatu ziren baina egun hartan Ander galdu egin zen. Berehala ilundu zuen eta Ander beldurtuta negarrez hasi zen anaiei deika, baina baso hartan inork ez zion aditzen eta, Ander, bertan izoztuta geldituko zela pentsatzen hasi zen eta ez zuela gehiago bere familia ikusiko.

Bitartean, Josebak pinu baten adarrean katagorri bat ikusi zuen eta anaia gazteena aurkitzen lagundu zien bere usaimenak eta trebetasunak lagunduta. Gurasoek guztiz eskerturik, intxaurrak eta hurrak eman zizkioten katagorriari.

Urtebete igaro zen eta aitona Basilio hil egin zen. Bere ordez, hiru anaiak basora abiatu ziren gaztaina eta onddo bila. Halako batean, Anderrek harriturik zera esan zuen:

- Begira zeinen onddo handia dagoen haritz horren azpian!

- Ez, ez, ez da onddo handi bat, Gorri katagorria da eta zaurituta dago! -esan zuen Aratzek.

Josebak eskuetan goxo-goxo hartu, odol-arrastoak garbitu eta izterra hautsita zuela ikusi zuen, beraz, baserrira eraman zuen sendatzera. Baserriko ganbaran etxetxo bat egin zioten eta Gorri katagorria berehala sendatu zen.

Goiz batean Ander Gorriri gosaria eramatera joan zen baina Garri basara alde egina zen. Anderrek, negarrez amarengana joan eta zera galdetu zion:

- Ama, zergatik alde egin du Gorrik?

- Ander, katagorriak askatasunean bizitzeko jaioak dira eta basoko zuhaitz-adarretan jauzika ibiltzeko dira. Hemen, berriz, preso sentitzen zen.

- Bai ama, ulertzen dut baina oso gogoko nuen Gorri!

- Eta berak zu ere bai, ziur bere barnean izango zaituela betirako eta zutaz harro sentituko dela beti.

Egunen batean basora joaten bazarete haritz baten adarrean barrezka ikusiko duzue Gorri katagorria.

"KRISEILU"

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: