Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

    bi ainhoa 245
Ainhoa Miguel Irastortza
9 urte, Beasain
F mailan 1. saria



Ainhoa Miguel Irastortza naiz, eta Lehen Hezkuntzako 4. mailan ari naiz ikasten,
Andramendi, Beasaingo Ikastolan.
Joan zen urtean 3. saria irabazi nuen, eta aurten berriz lehenengoa ipuin honekin.
Ipuinean nire zaletasunak agertzen dira, alegia, musika eta pianoa jotzea, futbolean
jokatzea, idaztea eta irakurtzea, eta nola ez, lagunekin ibiltzea.
Espero dut gustatuko zaizuela nire ipuina; ni oso pozik nago sariarekin.

Piano baten istorioa

Gabiriako etxean bizi izan naiz inon baino gusturago. Egia da aurren-aurrena Donostiako etxe dotore eta handi bateko musika-gelan, lasai-lasai jarri nindutela. Karmelek, hango neskameak, arreta handiz zaintzen ninduen. Egunero kentzen zidan hautsa. Baina ikaratuta egoten nintzen etxeko semea etortzeko. Felipe zuen izena eta beti bere amak agindutakoan jotzen zuen pianoa. Horixe jo! Boxeolari baten esku-larruekin hobeto joko nindukeen. Indarra bazeukan ... eta ez nolanahikoa. Nire tekla guztiak dardarka jartzen ziren. DO-k ezkutatu egin nahi izaten zuen. RE-k eta MI-k ez zekiten zein aitzakia jarri ihes egiteko. Eta FA-SOL-LA-SI-k beste hainbeste. Eta hori futbolean ga1tzen ez zuenean. Orduan pianoa hankekin jotzen zuela ematen zuen.

Nik asko sufritu nuen Felipe horrekin ... , baina, sobra ere, bere familiak ere bai. Amak etsi egin zuen eta ez zion Feliperi pianoa jotzeko agintzen. Karmelek, hori bai, lehen bezalaxe kentzen zidan hautsa. Nik lasaitu ederra hartu nuen alde batetik... , baina, isiltasun hura ere tristea zen bestetik.

Handik urte batzuetara, ez dakit nola, kamioi batean sartu eta ... Gabiriara ekarri ninduten. Jangelan jarri ninduten. Baserriko eta familiako argazkiez inguratuta. Ai. .. , hango neska ... , bai zoragarria! Nerea ere atleta zen. Asko gustatzen zitzaion korrika egitea .... , baina, nire aurrean esertzen zenean, arnasa hartu eta bere behatzek leun-Ieun ukitzen ninduten. Hautsak ere Nereak kentzen zizkidan, pianoa jotzen hasi aurretik. Batzuetan ahots altuan hitz egiten zuen eta horregatik dakit lehen Donostian egon nintzela eta ondoren Gabirian nengoela. Kantaren bat jo aurretik batzuetan izenburua esaten zidan:”Uso txuria”, “Alaitasunaren ereserkia “, “Din-don-dan “, “Behin batean Loiolan “ ... Batzuetan esaten zidan ... , hau ondo ikasi behar dut amari edo aitonari asko gustatzen zaio eta. Ni beti hura noiz etorriko ego ten nintzen. DO eta RE maiteminduta zeuzkan. MI-k uste zuen kanta guztietan agertu behar zuela. Eta FA-SOL-LA-SI-k munduko nota ederrenak zirela.

Baina aurreko astean, ez dakit zergatik, Donostiatik ekarri ninduen kamioiaren hotsa entzun nuen. Eta amen batean, nengoen tokitik kendu eta kamioi zahar hartara sartu ninduten. Ez nuen ezer ulertzen. Gabiriatik beste norabait bizitzera ote zihoazen, pentsatu nuen aurrena ... , baina, hori izanez gero beste a1tzari batzuk ere sartuko zituzketen kamioian. Kamioitik beste etxe batera. Urduri jarri nintzen beste piano zahar asko zeuden etxe honetara sartu nindutenean. Hemen, aurrena, zahartuta nengoela eta afinatu egin nahiko nindutela pentsatu nuen. Baina nolaz ez zidan horrelakorik ezer esan Nereak? Ez zen posible ... Ziur nengoen Nereak ez zekiela ezer eta espero nuen etorriko zela nire bila. Eta halaxe pasatu ziren orduak eta egunak. Gauetan ere esna egoten nintzen. Eta nire tekla guztiak Nerearen zain egoten ziren, berriz musika bihurtuko zituenaren zain, Nerearen zain. Ez nuen itxaropena galdu nahi ... , baina, egia esateko, etsita eta beldurtuta nengoen.

Hala ere, handik bi egunera ... , berriro Nerearen ahotsa entzun nuen. Aita-amekin etorri zen, bigarren eskuko pianoen dendaren batean nengoen sobra ere .... , eta ni ikusi orduko Nerea hurbildu zitzaidan eta ukitu egin ninduen, gurasoak afinatzailearekin hizketan ari ziren bitartean. Nereak esaten zuen piano berriarekin ez zuela soinu gozorik ateratzen asmatzen, gurasoek sorpresa eman nahi ziotela baina ez zutela asmatu piano berri bat oparituz ... Kontua da berriro etxean nahi nindutela. Gainera, beste ume txiki bat jaioko omen da ... eta bi piano beharko omen dituzte. Tekla guztiak batera hasi ziren hizketan Nerearekin. DO eta RE-ri ezin zitzaien ezer ulertu. MI eta FA hitz-totelka. SOL eta LA beti bezain harro. Eta SI azkar-itxuran.

Orain berriro kamioiaren zain nago. Ez dakit sekula horren pozik egon naizen. Nerearen behatzak sentitzeko irrikitzen nago eta Eraitz txikia noiz jaioko zain. Izan ere, inon baino gusturago bizi izan naizen etxera bainoa.

«MUSIKA»

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: