Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
    bi joseba 213
 
Joseba Escudero Perez
10 urte, Beasain
E mailan 2. saria
 
Joseba Escudero naiz, eta Lehen Hezkuntzako 5. mailan ari naiz ikasten,
Andramendi, Beasaingo ikastolan.
Futbolean ez bada aitaren jaiotetxean ibiltzen naiz, baserrian. Irakurtzen ez bada,
lagunekin edo Ortzadar dantza-taldean.
Beti lagunez inguratuta, eta arnasa sakon hartuz bizitzea gustatzen zait.
Eta arnasaz ari garenez, pozaren pozez, ia arnasarik gabe gelditu nintzen
sari hau irabazi nuela jakin nuenean.

 

Bixente ehiztaria

Idiazabalgo etxola txiki batean oso behartsuak ziren bost anai-arreba bizi ziren, hiru mutil eta bi neska. Gurasoak hilda zeuzkaten.

Bixente ehizan ibiltzen zen jatekoa lortzeko. Neguko goiz hotz batean Bixente ehizara atera zen bere zakur Lagunekin. Mendian zebilela bi ardi eta arkume bat bilatu zituen hilik. Ardi eta arkumeen zauriak ikusi orduko konturatu zen otsoaren hozkadak zirela. Berak etxolaren alboan ere ardiak bazituen eta kezkatu egin zen, baina aurrera jarraitu zuen bere bidean eta ehizatzen hasi zen. Basurde bat harrapatu zuen eta oso pozik jarri zen jateko eta saltzeko jeneroa izango zutelako. Ehizan goiz osoa pasatu ondoren, etxolara itzuli zen eta hantxe ari ziren bere arrebak arropak garbitzen, etxola txukuntzen eta bazkaria prestatzen eta bere anaiak bitartean sutarako egurra biltzen eta mozten, egun hartan hotz handia egiten zuen eta. Anaia gazteenak Bixenteren lepagaina kargatuta ikusi zuenean harrituta galdetu zion:

- Zer harrapatu duk, Bixente?

- Kristoren basurdea harrapatu diat, egun batzuetarako behintzat zer-jana izango diagu!

Anaiek, egiten ari zirena utzi eta Bixenteri lagundu zioten basurdearekin. Arratsalde osoko lana izan zuten larrua kentzen eta hurrengo egunetan jatekoa prestatzen. Haragi-zati batzuk saltzeko apartatu zituzten sos batzuk atera eta diru harekin artilea erosi eta jertse beroak egiteko. Herriko dendan erosketak egiteko ere dirua behar zuten ... Zenbat amets basurdea saltzean lortutako diruarekin erosiko zutena pentsatzen. Lanak amaitu ondoren ganaduari azpilanak egin eta afaltzera joan ziren etxola barrura. Afaldu ondoren sutondoan jarri ziren denak solasean, baina kontuak asko luzatu baino lehen ohera joan ziren denak, hurrengo eguna ere gogorra zetorrelako eta goiz esnatu behar zutelako.

Goizaldeko ordu biak aldera hots arraro batzuk entzun ziren eta denak esnatu ziren, Bixente eskopeta hartu eta kanpora atera zen zer gertatzen zen ikustera. Ardiak zeuden tokira hurbildu zen eta hara zer aurkitu zuen: bost ardi eta hiru oilasko hilik. Oso umore txarrean jarri zen Bixente asko kosta baitzitzaion ardiak eta oilaskoak erostea. Lotara joan ziren berriz ere eta hurrengo egunean esnatu zirenean zer egin pentsatzen jarri ziren otsoa berriz itzul ez zedin. Animaliak zeuden toki guztietan hesi bat jarri zuten otsoa ez sartzeko eta ukuiluko ate zaharrak ondo konpondu zituzten.

Lanak amaitu ondoren Bixente eta bere anaiak kalera jaitsi ziren basurdearen haragi-zati batzuk saltzera eta ateratako diruarekin, arrebek agindu bezala, janariak eta artilea erostera. Feri eguna zen eta herrian jende asko zebilen. Kale izkina batean jarri ziren eta ekarritakoa dena saldu zuten. Anaiak oso kontentu zeuden ateratako diruarekin eta alboko dendara joan ziren janariak erostera: irina, olioa, gatza, azukrea ozpina ... Handik irtendakoan pareko dendara joan ziren artilea erostera, bost bat artile-mataza erosi zituzten jertseak eta galtzerdiak egiteko. Basurde-zati guztiak saldu zituztenez, diru asko atera baitzuten eta soberakinekin abarkak eta baratzerako erreminta batzuek erosi zituzten. Arrebei berriz, pixka bat alaitzeko, ileko txori batzuk erosi zizkieten. Erosketak amaitu ondoren eta jendearekin hitz egin ondoren, etxolarako bidea hartu zuten berriz ere. Bidean zihoazela otsoaren aztarna batzuk ikusi zituzten berriro ere, otsoa paraje haietan zebilen seinale. Etxera heldu zirenean Marik eta Bibik bazkaria prest zuten, Bixentek, Joanek eta Gregoriok egindako erosketak erakutsi zizkieten eta oso pozik jarri ziren bi emakumeak beren ileko orratzekin.

Hurrengo egunean Bixente mendira joan zen eta ez zuen otso-aztarnarik ikusi. Ziza batzuk aurkitu zituen zuhaitz baten alboan eta afaltzeko bildu zituen. Horrela etxolara bueltatu zen, animaliei jana eman eta azpiak atera ondoren garbitu eta afaltzera joan zen. Afaldu ondoren, beti bezala sutondoan jarri ziren. Arrebak, erositako artilearekin jertseak egiten hasi ziren eta anaiak bitartean, hurrengo egunean zer egin pentsatzen.

- Zer, Bixente, bihar zer egiteko asmoa duk? -galdetu zion bere anaia Joanek-

- Ba bihar goizean beti bezala ehizara joango nauk.

- Zer, basurderen bat harrapatzeko asmotan?

- Ahal badiat behintzat bai, ea berriz ere dirua ateratzen diagun!

- Eta zer ordu aldera atera behar duk?

- Argitzen hasten duenean.

Hala, hurrengo eguna iritsi zen eta Bixente ehizatzera joan zen eta hiru basurde ehizatu zituen baina zorionez ez zuen otso-aztarnarik ikusi. Urte hartan Bixentek eta bere familiak zorte handia izan zuten. Bixentek ehizatutakoarekin eta ateratako diruarekin, etxola konpondu eta ukuilu berria egin zuten hurrengo neguan animaliak ondo babestuta edukitzeko.

"HARRIBELTZ

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: