Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

 GAIZKA ARGAIZ LIZARRALDE

bi gaizka 245
Gaizka Argaiz Lizarralde
F mailan 2. saria
9 urte, Beasain
Beasaingo ikastola
F mailan 2.saria

•Gaizka Argaiz naiz eta bederatzi urte ditut. Beasaingo ikastolan ikasten dut eta lehen aldia da lehiaketa honetako sari bat jasotzen dudala.

•Edozein motatako kiroletan aritzea atsegin dut baina batez ere futbolean. Denbora dudanean irakurtzea eta idaztea ere gustatzen zait .

Ipotx harrigarria

Baziren behin hiru ipotx harrigarri: Ikusezina, tximista baino azkarragoa zena eta azkenik edozein gauza bihurtzeko ahalmena zuena. Beren izenak Poxo, Ray eta RoIy ziren aipatutako ordenan.

Behin mendira joan ziren eta halako batean azeri bat atera zitzaien sasi tartetik. Azeria ikustean ikaratu eta zorte pixka batekin RoIy zuhaitz bihurtu zen, Ray tximista bezain azkar RoIyren atzean jarri zen eta bestea jadanik denok dakizuen dohain hori dela medio ikusezin bilakatu zen.

Laster konturatu ziren azeri hori txintxoa zela eta zuhaitzaren atzetik atera eta beren burua aurkeztuta, berehala lagun min egin ziren.

Basoan zehar elkarrekin ibili ziren. Egunero elkar ikusten zuten eta elkarrekin jolas egiten zuten.

Goiz argitsu batean egunero bezala basora zihoazela beste azeri batekin egin zuten topo eta larritu gabe berarengana hurbildu ziren beren lagunaren berri jakiteko asmoz. Azeri hau maltzurra zen eta berehala konturatu zen han gertatzen zenaz eta bere etxera gonbidatu zituen. Ipotxei azeria bestea bezain atsegina iruditu zitzaien.

Etxera iritsi orduko, susmo txarro hartu zuten etxea iluna eta oso arraroa baitzen. Dena armiarma-sarez beteta zegoen eta sortu orduko odol-usaina nabari zen. Azeria konturatu zen ipotxak beldurtzen hasiak zirela eta ihes egin baina lehen kaiola batean sartu zituen.

Gaua iritsi zenean, gosetu egin zen azeria eta ipotx bat jatea bururatu zitzaion. Asmo horrekin hurbildu zen kaiolarantz, baina kaiola ireki zuenean Ray tximista baina azkarrago irten zen eta ihes egitea lortu zuen. Azeria Rayren ihesaldiak ez zuen asko arduratu artean ere beste bi baitzeuzkan kaiola barruan. Bigarren bat harrapatzera joan zen, Poxo hain zuzen, baina oraingo honetan ere ikusezin bilakatu eta honek ere ihes egitea lortu zuen. Azeria haserretzen hasi zen eta hirugarrenaren bila amorru biziz joan zen. Tentu handiz joan zen azken honen bila ihes egin ez ziezaion eta Rolyk ez zuen erresistentzia handiegirik jarri. Azeriak hortzak zorroztu eta kosk egitera zihoanean RoIy harri bihurtu zen eta azeriak hortzak harri hartan itsatsita utzi zituen. Poxok , Rayk eta RoIyk ihes egitea lortu zuten eta azeri maltzurrari merezitakoa eman zioten zeren adiskidetasuna ez da saldu edo arriskuan jar daitekeen gauza.

"ROLY"

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: