Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

liburu eguna    

LIBURU EGUNA OSPATZEKO TXOTXONGILO, ANTZES-SAIO ETA IDATZi, MARRAZKI, ETA IPUIN KONTAKETA HAUR ETA GURASOENTZAT.

Aurten Liburu Eguna Aste Santuan egokitu denez, oporretatik etorrita urtero ohi dugunez, Liburu Eguna aurten ikasleen hainbat lan guraso eta ikaskide aurrean aurkeztuz ospatuko dugu. Hori dela eta hainbat ekintza antolatu dugu maiatzaren 12rako, ostegunerako

URTEAN ZEHAR, aurten ere, gurekin izan dira GALTZAGORRI ELKARTEKO kideak LIBURUAREN ALTXORRA aurkeztuz Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleei. Ikasleek liburuak etxera eramango dituzte etxean irakurtzeko.

Ipuin kontaketan aritu zen Lupe Lekuona idazlea Haur Hezkuntzako ikasleekin, eta Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea, Igartza –beka jasotakoa Lehen Hezkuntzako ikasleekin.

LEHEN HEZKUNTZAko Ikasleak txotxongiloa, ingelesezko emanaldia, eta errezetak gurasoei ematen.

Lehen Hezkuntzako ikasleek goizean ekingo diote bere lanari. Haurrentzak emanaldiak Psikomotrizitate gelan burutuko dira

 

 

ORDUA NORK NORI ZER
9:30 LH2. LHko ikasleei Igarkizun zail eta dibertigarriak
10:00 LH5-6 HHko ikasleei TXANOGORRITXU txotxongiloa
11:30 LH3-4 LHko ikasleei Ipuin kontaketa ingelesez
11:50 Eraitz Gorrotxategi LHko ikasleei XXI.Beasain Idazlehiaketan sarituta ipuina irakurriko du

GURASOEI ZUZENDUTAKO LANAK

ORDUA NORK NORI ZER

10:00

Liburutegian

LH1.
AISA, Ikastolan euskara ikasten ari diren gurasoei eta nahi dutenei
Errezetak emango dizkiete

15:30

Lehen Hezkuntako

HH Ikasleen lanak
HHko 2 eta 3 urteko gurasoei eta nahi dutenei
Irakasleek aurkeztuko dute idazketa-irakurketa nolaerakusten den, HHko ikasleen lan batzuetan oinarrituz

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEN IDATZI eta MARRAZKIEKIN ERAKUSKETA.

Ostegunean, Lehen Hezkuntzako pasiloetan , idazketa-irakurketaren prozesua bere osotasunean ikusi ahal izango dute : nola haurrek aurrena marrazkiak eta hizkiak bereizten ikasten duten, nola gero silabaka idatzi nahi duten, gero hizki larria erabiliz, eta azkenik hizki txikiz. Nola, aldi berean, testuak deszifratzetik testuak sortzera iristen den.

Aurreko urteetako Liburu Eguneko Liburu Kolektiboak www.beasaingoikastola.com orrian ikus daitezke. Baita ikasleen blogean ere ( Lotura interesgarriak ) . Eta aurtengo ekitaldien berri ere emango da hurrengo egunetan orri horretan.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: