Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

N. AZURMENDI  Diario Vasco Ostirala, Otsailak 26-2021

 

d.v. ikastolen elkarteaHiruna Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan garatuko dira, bi Araban eta bana Gipuzkoa eta Bizkaian

Ostegunean Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatibak Irungo Ficoban egin zuen Batzar Nagusiaren inguruko lerroburu nagusiak etorkizuneko Euskal Hizkuntza Sistemaren inguruan egindako proposamenak bereganatu bazituen ere, ez zen hori Batzarraren egiteko nagusia. Aurtengo diru-laguntzak jasotzeko eskariak aurkezteko, aztertzeko eta laguntzak nola banatuko ziren erabakitzeko elkartu ziren 111 ikastoletako ordezkariak.

Hain zuzen ere, ikastolak bi europar kooperatibatan batzen dira, eta ikastola denak bietan dira bazkide: bata da Ikastolen Elkartea, eta bestea Batzar Nagusia egin berri duen Elkartasun Ikastolak. Bigarrenak, izenak adierazten duen bezala, «elkartasuna du ardatz», eta kudeatzen du ikastola bakoitzak, dituen ikasle kopuruaren arabera, Elkartasun Kutxari urtero egiten dizkion ekarpenak. Diru hori urtero banatzen da «premia handiena duten ikastolen artean, ekarpen edo mailegu gisa». Taldearen laguntza behar duten ikastolentzat ikasturte amaieran irekitzen da eskaera egiteko deialdia, eta hurrengoaren hasierara bitartean jasotzen dira eskariok.

2021erako hamairu eskari jaso dira. Ostegunean, denak aurkeztu eta aztertu ostean, Artezkaritza Kontseiluaren proposamenak bozkatu ziren, eta Batzar Nagusiak erabaki zuen hamar proiekturen artean banatzea 802.324 euro. Ikastolek 851.314 euro jarri dituzte ekitaldi honetan, baina horietatik 50.000 euro inguru gorde egin dira, «urtean zehar izan daitezkeen beharrei erantzuteko».

Diruz lagunduko dituzten egitasmoei dagokienez, hiru Ipar Euskal Herriari dagozkio, beste hiru Nafarroari, bi Arabari eta bana Gipuzkoa eta Bizkaiari. Hala, Baionako Estitxu Robles kolegioak 100.000 euro jasoko ditu; beste horrenbeste Seaskak eta 46.272 Kanboko Ikastolen Etxeak. Nafarroan, 100.000 euro jasoko ditu Lodosako Ibaialde ikastolak, 73.000 Tuterako Argiak eta 60.000 Berako Labiagak. Araban Bastidako ikastolak eta Trebiñuko Argantzunek jasoko dituzte, hurrenez hurren, 80.000 eta 12.500 euro. Bizkaian, Lanbide Heziketa eskaintzen duen Bilboko Harrobia ikastolak 162.552 euro jasoko ditu, eta Gipuzkoan, berriz, 50.000 Ibarrako Uzturpe ikastolak.

Ikastolen Elkarteak ebazpenen berri emateko zabaldu zuen oharrea azaldu duenez, «balioan jarri nahi dugu elkartasun ahalegin honek daukan neurri izugarria. Izan ere, 2012ko azaroan Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea sortu zenetik, ikastola guztien ekarpenari esker 7.075.334 euro banatu dira beharra zuten ikastolei lagundu eta inbertsio berriak sustatzeko. Eta denboran atzerago joango bagina, 1992 urtetik indarrean dagoen ikastolen Elkartasun Kutxak 18 milioi eurotik gora banatu ditu guztira».

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

4.fw.png3.fw.png6.fw.png11.fw.png12.fw.png1.fw.png8.fw.png7.fw.png9.fw.png10.fw.png15.fw.png2.fw.png14.fw.png5.fw.png13.fw.png