Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 HIKZKUNTZ ERABILERAN eta GAITASUNETAN OINARRITUTAKO IRAKASKUNTZA EREDUA

EAE    
     

Egunotako prentsan irakurri dugu :"Jaurlaritzaren ebaluazio diagnostikoan ISEIk eman ditu hainbat emaitza: 10 urterekin hirutik bat ez da iristen gutxieneko mailara; 14rekin, ehuneko 37"

 HIKZKUNTZ ERABILERAN eta GAITASUNETAN OINARRITUTAKO IRAKASKUNTZA EREDUA

BEASAINGO IKASTOLAn berriz ez da horrela gertatzen,. Aurten lehen ere horren berri laburki eman dugun arren ondoren ematen ditugun datuetan Beasaingo Ilastolako 2013ko DIAGNOSTIKO-EBALUAZIOkoak grafikoki ageri dira, eta bertan beste ikastolekin, EAEko ikastetxeekin eta EAEko D ereduko ikastetxeekin aldera daitezke geure emaitzak. Txosten honen berri modu laburtuan eman nahi dugu prentsan ondorio gisara agertzen diren hainbar iritzi , gure ustez, aurreiritzi fatalista direlako eta ez ondorio, eta baita hizkuntzari dagokion diagnosian ( BRANKAn eta herri mailan Beasainen lortutako emaitzekin alderatuta ) Besaingo Ikastolaren ereduari buruzko azalpenek hausnarketarako bdea eman dezaketelako.

Beasaingo Ikastola aurreiritzi batzuen gainetik

Etorkin gutxiago dagoen ikastetxeetan euskara maila hobea dela?. Beasaingo Ikastolako etorkinen bataz bestekoa ez dago inolaz EAEko bataz-bestekoaren azpitik , eta Beasaingo Ikastolan euskararen erabilera maila HHn %88,8an hasten da ( haurrak hizketan ikasten hasi orduko) eta %97,9ra iristen da LH 5-6. mailetan. ISEK mailak ( familien jatorri sozio-ekonomikoak ) baldintzatu egiten dituela emaitzak? . Beasaingo Ikastolako LH4ko mailen

ISEK-a ertain baxua da, baina ikasleen emaitzak ertain altukoak eta maila aurreratukoak dira. Are gehiago, euskaraz, gazteleraz eta matematiketan ez dago ikaslerik Hasierako mailan, eta hori oso ikastetxe gutxitan gertatzen da. Are gehiago, irakaskuntzak berdintasunaren alde egin dezakeen apustuaren erakusgarritzat ere har daiteke.

Ikastolen elkarteko Txostenak Egoera soziolinguistikoaz eta Euskadiko Irakaskuntza Txostenak diotenarekin bat egiten du Beasaingo Ikastolak. Orduan eta hizkuntz-gaitasun hobeak orduan eta matematika-konpetentzia aurreratuagoa dutela.

Oharra : Aurreko ikasturteekin ez dugu alderaketarik egin, aurreko ikasturteko ikasle-kopuruak oxo txikiak zirelako eta ez direlako alderagarri bihurtzen. Edonola, emaitza hauei buruz egindako hausnarketa propioaz egingo dugu aurkezpena ikasturte amaieran, datorren ikasturtea planifikatzeko orduan.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia