Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
   
HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA

Haur Hezkuntzako lehen zikloa da denaren hasiera.

Hasiera! Eta dena hortxe hasten da, dena da posible eta ezer ez da zirriborro huts. Txikitatik ikasten dute bakarrik jaten, autonomia garatzen, txikitatik ikasten dute eskuei eragiten eta eskuen atzean gordea zirudien mundua aztertzen.

Haur Hezkuntzako metodologiaren oinarriak

Haurrak zerbait egiteko prest daudenean egin egiten duteEmmi Pikler.

Ikasleen tutore, guraso eta helduen egitekoa da jakitea ikasleak noiz dauden prest eta zer egiteko gai diren, bi hitzetan, haurrari bere garapeneaan laguntzeko.

Haurrak bere senez eta aurre-ezagupenetatik abiatuta hazten dira, experimentazio nahiz jolasaren bidez, besteekin erlazionatuz bere burua eta mundua ezagutzeko.

   

Honetarako Ikastolak espazio eta baliabide egokiak eta aberatsak eskaintzen dizkio haurrari (materiale naturalez eginiko jolasak, espazio irekiak… ) banakako mugimendua eta mugimendu askea ahalbideratuz, eta elkar harremana sustatzeko aukera eta adinen arteko interkomunikazioa eskainiz. Beti ere haurraren erritmoa errespetatuz eta ziurtasun afektiboa bermatuz, bere tutoreen babesean.

Haur Hezkuntzako espazioan denek ikusten dute elkar. Hori dela eta, Haur Hezkuntzako ikasle guztiek ezagutzen dituzte Haur Hezkuntza 0-2ko zikloan sartzen diren irakasle guztiak, nahiz eta ikasle-talde bakoitzak bere erreferentziazko tutoreekin jarraitzen duen, normalean, hasitako bidea.

   

Gainera Haur Hezkuntzan 2 urteko gelara pasatzen direnean, egokitzapen aldian eta haurrarentzat hain giro berezia eskatzen duten jate eta lo-orduetan, Haur Hezkuntzako 0-2ko aldian beraiekin izan den irakaslea dute erreferentziazko irakaslea.

2 urteko gelak, Haur Hezkuntzako bigarren ziklora bitarteko zubi-lana egiten du. Ikasleak, goizez bakarrik, ala arratsaldez bakarrik etor daitezke, edo egun osoan.

Gela beraien mugimenduetara eta espazioa ezahutzeko baliabideetara bideratua dago.

 

 

 

hh01 hh02 hh3

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: