Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Horretarako gure esku ditugu 1.500 metro karratu, eraikita eta legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betez DBHrako prest. 1.500 metro karratu horiekin 12 urtera arte Beasaingo Ikastolan ikasten duten ikasleei beren herrian eta ikastolan 16 urtera arte ikasten jarraitzea bermatzen zaie. Horretarako (lerro batentzako) lau gela behar ditugu , eta beste mila metroak LH eta DBHrako bateragarriak direnez, hazkundera bitartean, geure hezkuntza¬ proiektuari eta aniztasunaren trataerari modu lasai eta zabalean irtenbidea emateko aukera ona eskaintzen digu.

Hezkuntza Sailak ukatu egin digu berriro zentzuzkoa, bideragarria eta udal mailan eta EHI mailan adostutako proiektuari bidea ematea.

GURE ERAIKIN HORI EZ OMEN DA ORAIN INDEPENDIENTEA , HEZKUNTZA SAILAK BERAK BAIMENDU BAZUEN ERE ETA AURRETIK UNITATE TEKNIKOAK BESTERIK EBATZI ARREN.

Gure proiektua LH eta DBHrako zen eta LHrako emandako baimenak eraikin horretan emanda daude, eta gainera, peritu¬ txostenak ere argudiatua du sarrera-irteera independenteak dituela eta baita gelak irakaskuntzarako modu esklusiboan erabiltzen direla ere. Baina are gehiago, erabaki horren aurka egiten du Gipuzkoako Lurraldeko Unitate Teknikoko aparejadore jaunak (1999-IV-27 eta 1999-VI-29an) bi aldiz emandako aldeko txostenak, Beasaingo Ikastolak DBH egiteko aurkeztu zuen lehen proiektuan ere irizpide horien arabera definitzen da eraikin independientea, ez baitago beste kode teknikorik.

BEASAINEN BERTAN EZ DA OHIKOA ERAIKINEI BURUZKO INOLAKO ERAGOZPENIK AURKITZEN SARE PUBLIKOETARAKO BAIMENAK EMATEKO

Hezkuntza Sailak ez du irizpide berbera aplikatu ohi irakaskuntza publikoan ezta Beasainen bertan ere. Toki faltaz gehiegi luzatu gabe aipa genezake DBHko sare publiko ikasleen zikloak apurtuz herrian elkarrengandik 2 kilometrotara kokatuta dauden eraikinetan ikasten dutela (LOINAZPE eta TXINDOKI –ALKARTASUNA institutuetan ) . Aipa genezake Beasaingo HHI/EPA ere, zeinek 2010eko dekretuaren arabera ikastetxe publiko baten barruan beharko lukeen , eta zeina Eraikin Publiko berria izan arren eta tokiz aldatu arren, etxepe batean baimendu duten. Itsuek ere ikus dezakete ezberdin tratatzen gaituztena, eta baldintza urbanistiko berean herri berean kontrako irizpideak darabiltzatela. Baina geure kasura etorriz, Hezkuntza Sailaren arbitrariotasuna eta diskrezionalitatea beste prozesu osoan ikusi dugu.

  • PERITO-TXOSTENEI MUZIN EGIN DIO HEZKUNTZA SAILAK. DBHren lehen eskaria ukatu egin zitzaion Beasaingo Ikastolari, 1991eko errege dekretuaren 4. Xedapenaren arabera aritzeko 1991 aurretik sortutako ikastetxea behar zelakoan. Hala ere, bada arkitektonikoki xedapen hori goitik behera betetzen duela dioen Informe Perizial bat . Peritu-txostenak ez dira alde baten txostenak ,eta kasu honetan Administrazioaren aurkako auzietako (Kontentziosoetako) Areto batek izendatutako Peritu batek eginak izan dira (Hezkuntza Sailak berak proposatua,gainera) . Peritu txostenak Beasaingo Ikastolari, inpartzialtasunez, arrazoi ematen zion eta, proiektu berriak, Hezkuntza Sailak interpretagarritzat jo zitzakeen hainbat egiturako punturi buruz ikastolaren alde ebatzia aintzakotzat hartu zuen.
  • HEZKUNTZA SAILAK EZ DITU KONTUTAN HARTU ARRAZOI HISTORIKOAK 1996an Ikastolen Publifikazio prozesuan, Hezkuntza Saila orduan ere eraikuntzaren jabe egin zen. Orduan ere eraikin berria erosi eta obratu genuen Urbialde enparantzako eraikinean Administrazioarekin hitzartu ondoren. Ikastolarentzat izendatuta zeuden Udaletxeko gelak ere Administrazioaren esku geratu ziren herriko irakaskuntza premietarako ( gure DBH barne) Guk , hala ere, ez dugu azken argudio hau erabili nahi izan , herrian egonezinik ez sortze arren.

PUBLIKO EGITEN EZ DIREN EGIAK GEZURRA DIRUDITE BATZUETAN

Aurrekari guzti hauetaz hitzik erantzun ez eta arrazoitu gabe iritsi zen lehen ezezkoa; bigarren ezetza, gobernuz aldatu orduko, sinadura faltsuaz , gaztelera hutsez eta hurrengo urteko datarekin.

Gobernu berriarekin izandako bileran bertan Arantza Aurrekoetxea sailburuordeak adierazi zituen hauek denak, eta onarpenak berak gure konfiantza suspertu egin zuen, nahiz eta nortasun ordezkatze edo suplantazioa, bada berez izan ebazpen baten anulazio argudio. Eta Hezkuntza Sailak gaia berraztertzea eta irtenbide bat ematea agindu zuen. Harez gerokoan, bai Arantza Aurrekoetxea eta baita Gema Gonzalez de Txabarrik ere guzti honen berri jakin izan dute eta bederatzi hilabete behar izan dute azken ezezkoa honentzako aitzakia hau bilatzeko.

Orain, ez isiltzea erabaki dugu , aurretik arduradun politikoei jakinaraztea erabaki zuen bezala. Eta aitortzea herritarren berdintasunaren aurka, krisitik ateratzeko bideei bizkar emanez eta hiritarren konfiantza legitimoaren aurka egin duela Hezkuntza Sailak. Beasaingo Ikastolak, eta edozein administratuk ere, dagoeneko, ezin du konfiantzarik izan ez orain eta ez gero Hezkuntza Sail horrek egiten dituen ekintzengan. Hala ere, zuzenbidezkoak diren eskubideak eta baimengarria den proiektuaren defentsan jarraituko dugu, gure helburuak erdietsi arte .

Aimar Larrea, Juan Jose Lasa, Jose Ramon Anuntzibai, ANDRAMENDI HERRI ONURAKO IRAKASKUNTZA KOOP. ELK.ko lehendakari eta lehendakari-ohiak 

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: