Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP. ELK.a Herri Onurako kooperatiba izendatu du Eusko Jaurlaritzak 2013-9-17an, ondorengo txosten hau aztertu ondoren.
.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
Beasaingo Ikastolako hazten      

Azaroaren 25ean ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA Kooperatibak ez-ohiko Batzarra egin zuen datozen urteetan egin beharreko aurreikuspenez debatitzeko: finantziazioa, harreman-sareak, inbertsioak, kooperatibaren antolaketa...

Abenduaren 10ean urteko Ohiko Batzar Orokorra egingo du ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ak

Gainera 2013ko Irailaz gerotztik ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.a HERRI ONURAKO izendatu du Eusko Jaurlaritzak. Kontzeptu hau ugarrantzi handikoa da , azpimarratu egiten baitu herri-ekimenezko ikastetxeak garela eta publiko/pribatu dikotomia ez dela erreala.

Hona HITZAk atera berri duen informazioa

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
euskararen eguna

Beasaingo Ikastolak jai egiten du urtero gaurko egunean. Disfruta dezagun  bizitza euskaraz. Hona bezperako argazki-saioa ! 

 

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
Errigorakartela1    

Errigorak abian jarritako ‘Hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpaina azken txanpan sartu da. Aste hau da saskiak eskatzeko azkena. Zehazki ostegun honetan, azaroaren 14an, amaitzen da eskariak egiteko epea.

Gogoratu behar da kanpaina honek bi helburu dituela: batetik, Nafarroako hegoaldeko nekazaritza promozionatzea, eta, bestetik, Erriberan euskara sustatzea, saldutako saski bakoitzaren etekinak Erriberako euskalgintzara bideratuko baitira, tartean, Lodosako Ikastolara. Hain zuzen ere, ikastolen bitartez saldutako saskien etekin guztiak Lodosako ikastolari laguntzeko bideratuko dira.

Kanpainaren sustatzaileak pozik dira, iaz abiatutako ekimenak aurten erantzun sendoagoa izan duelako. Ikastoletan ere oihartzun handia izan du, baina ikastola batzuetatik beste batzuetara aldea handia da. Horregatik, eta kanpainaren azken egunak direla kontuan hartuta, azken ahalegina egitera deitu dute Errigoratik, aurtengo kanpainak oraindik ere arrakasta handiagoa izan dezan.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Ostiral honetan, ikasturteko lehen irratsaioa grabatuko dugu. Titilimundi Kuanto! berriz ere martxan da Ikastolan. Astelehenean, hilak 11 irratsaioa entzungai izango duzue Ikastolako webgunean. Bestetik, Aurreko larunbatean MANTANGORRI Berriako gehigarriak Titilimundi Kuanto! Irratsaioaren inguruko erreportaia argitaratu zuen. Irakurtzeko aukerarik izan ez zenutenontzat hemen duzue ikusgai!

 
FaLang translation system by Faboba