Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

 Urtarrilaren 14an sinatu du Ikastolak Beasaingo Udalarekin hitzarmena eta aurrerantzean orain arte Gurutze Gorriak erabiltzen zituen lokalak eskura izango ditu.

Beasaingo Ikastola hazten ari da eta momentu honetan 250 ikasle ditu matrikulatuta. Bere hazkundea medio, 2013-14 ikasturte hasierarako aurreikusten zuen lokal hauek obratzea, baina ikasturtea hasita dagoenez oraingoz txukunketa sakon bat emanda sartuko da bertara , eta opor-garai bat profitatuz antolatuko ditu erabat hurrengo ikasturteetarako erabilerak.

Balio Anitzeko gelaz gain, aniztasunari erantzuteko osagarriak diren espazioaz baliatuko da. 400 metro hauetan.

Udal Gobernuak (Bildu eta Aralar) eta PSE-k bultzatu dute akordioa.

Aldi berean Beasaingo Ikastolak jangela inguruan erabiltzen dituen ERAGINEZeko lehen solairuko hainbat gela ere udalaren esku geratuko dira bost urtez.

Informazio gehiago :

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
dbh herri onura    

2012ko maiatzaean aurkeztu zuen Ikastolak Hezkuntza sailaren aurrean bere proiektua. Horretarako EHIko ordezkariekin eta  Beasaingo  alkatearekin batera joan ginen. Bi erakundeen adostasuna izan arren,  ezetza jaso du Ikastolak. 

DBHko baimenei emandako ezetzaren ondoren  ANDRAMENDI HERRI ONURAKO IRAKASKUNTZA KOOP. ELK.eko lehendakari eta lehendakari ohiek idatzitako gutun bana argitaratu dute Berrian ( laburrago) eta Garan.

Segidan dituzue gutunak eta baita bertan agertzen diren hainbat dokumentuetara jotzeko moduko estekak ere. 

Irakurri eta zabaldu. Mila esker

HEZKUNTZA SAILA ETA ARBITRARIOTASUNAZ ( Berria)

HEZKUNTZA SAILA ETA ARBITRARIOTASUNAZ Beasaingo Ikastolatik ( Gara)

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
olentzero2014     
pc    
     

Gogoratu OLENTZERO gure Ikastolara hamarrak aldera iritsi ohi dela . Bertan izango gara denok ongi-etorria emateko.

 

 

 

 

 

nor gara2

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
pailazoak13    
pc    

Datorren asteko astelehenetik ostegunera, arratsaldeko 5 etatik 6 etara, Iparraldeko Ikastolen alde, Ordizin antolatuko den Pirritx eta Porrotxen jaialdirako sarrerak salgai izango dira Beasaingo Ikastolan.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
egutegia2014    

Iritsi da 2014ko egutegia Ikastolara. Familia bakoitzari bat bidali dugu eta 5€ kobratuko zaizue urtarrileko kuotekin. Gehiago nahi duenak jaso ditzake idazkaritzan, eguerdiko 12etatik 12:30etara eta arratsaldeetan 4:30etatik 6etara.

FaLang translation system by Faboba