Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

orientazio saioa1

pdfOrientazioa saioak

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

Andramendi Beasaingo Ikastola Euskal Herriko Ikastolen Elkartean dago eta Herri Onurako kooperatiba da. Beasainen erdigunean kokatua, herri mailan Haur Hezkuntzatik 16 urte bitarteko Haur Hezkuntza eta Oinarrizko Hezkuntza osoa ematen duen hezkuntza-zentro bakarra da.

Andramendi Beasaingo Ikastolan ateak zabalik ditugu aurten ere, elkarrengandik ikasiz, mundua eraikitzeko. Eta hau ez dugu alferrik esaten; izan ere, ateak itxita izango bagenitu, ez ginatekeelako gai izango geuk bizi nahi dugun gizarte-mundua sortzeko.

Horrela bada, ondorengo esteketan, 2020-2021. ikasturtera begira, datorren otsailaren 7ra bitartean ireki duen matrikula-kanpainarako jakingarriak topatuko dituzu.slider17

 

Harremanetarako Idazkaritzako ordutegia: 9:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:00etara

Telefonoa: 943 88 96 17

E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
SEHASKATIK HASITA, ANIZTASUNEAN

matrikula2020Beasaingo Andramendi ikastolak 0-16 urte arteko haur eta gazteentzako hezkuntza proiektua eskaintzen du. Ikasle euskaldun eleanitzak hezi nahi ditu kooperatibak, beren lurra maite eta errespetatzen dutenak. pdfGehiago irakurri...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

gabon eguna2019

Urtero bezala, abenduaren 24ean, asteartean, Eguberriak kantuan, dantzan eta alaitasunez beteta ospatuko ditugu Beasaingo Ikastolan!

9:30ean: DBHko ikasleak ikastolan elkartuko dira Andramendi iturrira joateko. Nahi duen oro gonbidatuta dago kalejiran joateko 10:30ean: Ikastolan elkartuko gara eta gure ikasleen saioaz gozatu ahal izango dugu

11:15ean: Olentzerorekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da, DBH2ko ikasleek, euren ikasbidairako dirua ateratzeko salda beroa eskaintzen duten bitartean

11:45ean: Kalejiran herriko plazara joango gara

12:00etan: Herriko ikastetxeen bilkura egingo da herriko plazan. Bertan izango ditugu Olentzero eta Mari Domingi!

OHARRA: Ikasleak gurasoen ardurapean egongo dira

BEASAINGO IKASTOLATIK Eguberri eta urte berri zoriontsuak opa dizkizuegu!

FaLang translation system by Faboba