Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 
      bi ainhoa 29
     
Ainhoa Miguel Irastortza
A.Maila . 2.Saria

AINHOA MIGUEL IRASTORTZA

1994ko apirilaren 24an jaio nintzen. Beasainen bizi izandakoa banaiz ere, orain, Olaberrian bizi naiz. Nire lehen kasketak Andramendi Beasaingo Ikastolan burutu nituen baina egun, Lazkaoko San Benito Ikastolan ari naiz batxilergoa ikasten.

Ez da idaz-lehiaketa honetan saria irabazi dudan lehen aldia. Hala ere, 2.sari honek besteek bezainbesteko poza eman dit. Ea gustatzen zaizuen.

Azken gutuna

 

Dueso.1939-1-18

Elixabet nirea:

Golpean esnatu naiz bart. Estaltzen ninduen oihal zaharraren gainean hamar artilezko n1anta jartzeko pribilegioa izan banu ere ez nuen hotz ura gailentzea lortuko. Ordu biak ziren, isiltasuna zen nagusi leku ilun eta heze honetan, arratoi karraskariak ere lo zeudela zirudien. Ez zen argi izpirik leihoko barroteen artetik sartzen. Dena ilun zen, dena goibel. Deitu egin nahi izan nizun, baina ezin. Ahotsa eta adorea ere preso hartu balizkidate bezala. Beldur nintzen maitea, isiltasunak oihu egingo ole zidan eta zuk erantzungo ez ote zenidan. Beti esaten didazu, adoretsu izan behar dugula, gertatu litekeenaren gainetik gure gurea den elkarrenganako maitasunari eutsi behar diogula. Baina bart ez Elixabet; bart hain izan da handia nire barneko zuloa non begiak itxi ditudan, emeki, astiro ... errealitatetik ihes egin nahian, gonapeko umeek egiten duten moduan. Bai Elixabet ,begiak itxi ditut. Zu gogoan hartuz, zu ondoan imajinatuz, zu besarkatuz, zure hitzak sentituz, gure abesti hura nire baitarako kantatuz ... eta hartu nau azkenean loak, hotza eramangarriagoa egiten asmatzen duen oroitzapen goxoz estalitako loak.

Kostata baina berriz argitu du egunak, behe-laino goiztiarrak ihes egin duo Beste edozein tokitan banengo, gustura kontatuko nizuke nora joan den zerua estaltzen duen eta noranahi ihes egiteko libre den azukrezko mantua, baina ez dakit. Atzamarrak nekatu egiten zaizkit barrote atzetik ikusi ditudan egun eguzkitsuak, egun euritsuak, egun hotzak, egun beroak kontatzen hasten naizen bakoitzean. Esadazu laztana, egutegiak zertan egiten digu mesede, horren garrantzitsua al da bizitzen dugun egunak zenbakia eta izena izatea? Zergatik dira batzuk besteak baino egunago? Batzuetan tontakeria hutsa iruditzen zait. Besteetan berriz, ezinbestekoak iruditzen zaizkit galderok denak, ezinbestekoa den bezala egun zehatzen esperantza bizitzeko: lehen musurako eguna, maitatzekoa, ezkontzeko eguna, etxea erosteko eguna ... eta aspaldian, bakarrik, libre izateko eguna ...

Maitea, gogoan izan. Atzokoa pasa zen, gaurkoa pasako da, biharkoa ere pasako da tunel honen amaiera ikus ezin dezakegun arren. Zin egiten dizut, lehenago edo beranduago amaituko dela, askatasuna maitatzeagatik espetxeratu gaituzten bezala, askatu ere egingo gaituztela. Elixabet, zin dagizut. .. Bitartean, egunero, zure gutunaren zain geratuko naiz. Ez denbora gehiegi eman erantzuten... zure hitzak poesia baitira niretzat. Alaitasuna eta berotasuna ematen didaten poesia. Muxu bihotza.

Antton

Saturraran,1939-1-29

Maitea:

Zure gutuna irakurri bezain laster, beste hau idazteari ekin diot Antton. Gaur, ni ere, lau pareta hauen artean hotz izan naiz eta berandu arte ezin izan dut lorik hartu. Hemen sartu gintuztenetik denbora asko igaro den arren, ez naiz zure lokartzeko muxua ez jasotzera ohitu. Baina zure faltak, askotan, ditudan samin, kezka eta izuei erantzuna bilatzen laguntzen dit. Beldurrik ez bagenu, onena, merezi ez duen guztia ahaztea litzateke. Hona iris ten diren berriengatik, esango nuke herriak ere, beldurra galdua duela, bizirik sentitzen dela eta badakiela zerk merezi duen. Beraz laztana ez arduratu. Ni ere beldur bainaiz neurri batean, baina ezta ezer pasatzen horregatik.

Gaur gelaz aldatu naute. Eta horretarako Saturrarango barrutí osoa zeharkatu behar izan dut, patioa barne. Instante horretan, neguko haizeak nire aurpegia nola ferekatzen zuen senti ahal izan dut baina ... ez naíz zeruan dantzan dabilen txoria denbora gehiegíz sentitu: hirugarren minuturako nire kaiolara sartu bai naute berriz. Harritu egingo zinateke lau pareta haietatik irteten naizen instantean zenbat sentsazio, sentimendu, burutazio ... izan ditudan kontatuko banizu. Hemen barruan, ez naiz hegan egiteko gai.

Elur eta izotz olatuek mendiak hartu dituzte mendean eta zuriak dena estali du; itsasoa salbu ,pentsatzen dut.Estali, kanpoan ikus daitezkeen zelaiak, teilatuak ... eta zuloan gaudenon bihotzak ere bai. Dena dago zuri eta agian, horregatík ez zait erraza egin lehen begi- kolpean nire gela zaharra aurkitzen den dorrearen kolore zuria, atzeko zelai zuriaren kontra antzematea. Gaur bazirudien, elurrak dorrearen erraiak kamuflatuz babestu egin nahi izan nauela , horiek ahaztu eta zu gogora zaitzadan.

Badakizu? Noizbait familia bat osatzera iritsiko gara eta alabari Haizea izena jarriko diogu. Askatasunaren Haizea. Zer iruditzen?

Beno ... jada papera betea dut, eta ez dut toki gehiago. Mutur batean jarriko dizut nola maíte zaitudan.

Zure,

Elixabet

Saturraran ,1939-3-19

Antton maitea:

Hemen nauzu berriro, lau pareta hauen artean zeuri idazten, astero bezala, ez zaitut inoiz ahazten. Azken sei gutunei ez diezu erantzun… badakit guretzat gauzak oker doazela, baina zure erantzun eza ez da hobea. Egunak joan, egunak etorri idatzi nizun azken gutunaren erantzunaren zain nago baina ... ezer ez. Baliteke monjek kastigu gisa gordetzea gutunak baina ... urduritzen hasia naiz. Zer ote duzu? Non ote zara?

Zure erantzunaren zain. Besarkada bero bat laztana.

Elixabet

Saturraran ,1939-4-19

Ama maitea:

Egunon esan nahi nizuke, baina goibel naiz eta azken indarrak bildu nahi nituzke zuri idazteko. Nire bizitzaz askorik ote dakizun ... dudatan nago. Izan ere, aspaldi ez dut etxeko gutunik jaso. Bidean desbideratzen direla pentsatu nahi nuke baina ... jada ez nau horrek kontsolatzen.

Hotz egiten du hemen barruan, udaberria atez kanpo geratu dela ematen duo Makina bat aldiz esana diot horixe bera Anttoni ... Baina, behar bada, zuk uler tu ezin duzun hotz horietakoa da ama, zigorrak aurpegiratzen dizun hotza, maitasuna eta ideiak izozten saiatzen den hotza, pixkanaka pixkanaka taupadak geldiarazten dizkizuna ...

Maistra nintzenean, zerbait banekielakoan nintzen. Baina oker nenbilen ... Hemen konturatu naiz mundu honetan gal daitekeen zenbat gauza polit dagoen ... Eta nik ez nekien, ama ... Nork esango zidan garai hartan horrenbeste negar egingo nuenik galdutako eta bizitzeko nituen gauzengatik? Hemen barruan, gauza txikienak beharrezkoen bihurtzen dira. Esku bat emango nuke, igandeetan egiten duzun baratxuri-zopa jatearren eta besoa emango nuke zure eskuak ikuste arren hitz egiten duzun bitartean. Bakarrik sentitzen naiz izotzezko lau pareta hauen artean. Ehunka preso, ordu guztietan elkarrekin ... baina beti da buila handiegia edo isiltasun handiegia, eta azkenean, beti nabil bakarrizketan, nire saminak itzalari kontatzen .. Hasieran, hona emakumezkoen espetxera ekarri nindutenean, uste nuen, torturak eta umilazioak izango zirela okerrena. Baina ez amatxo, kakazulo honetan horrenbeste denbora daramazunean, zure izena, identitatea ... zenbaki bategatik aldatzen dizutenean ,orduan, orduantxe esaten dizu bihotzak zigorrik okerrena bakardadea dela.

"El numero 101 ha sido castigado por cantar una canción patriotica vasca" izan da Anttoni buruz esan didaten azkena. Hiona zen kanta abesteagatik zigortu dutela diote. Barruntatzen dut ez dela hori bakarrik; aste gehiegi daramatza nire gutunak erantzun gabe ... gehiegi, hori besterik ez izateko.

Kostatu egiten zait esatea ama, baina orain, inoiz baina bakartiago sentitzen naiz. Antton ez da hemen, zuetako inor ez dago nirekin. Hau dena, jada jasanezina egiten zait, baina ama ,ez nago damuturik. Hala ere badakit nire ametsak ez ditudala beteko, Anttonekin ez duda la familia bat sortuko, lagunak ez ditudala berriz ikusiko ... Harro nago egindakoaz ama, harro nire ideiak defendatzeaz. Benetan harro.

Esan denei maite ditudala ama; lagunei, anai-arrebei, aitatxori, Euskal Herriari... gogoan izan zu ere inor ez bezala maite zaitudala, egunero izan zaitudala oroimenean, orduro, minuturo, segunduro ... Eta horixe izango da kartzelak erakusten dizun gauza bakarra: amodioa dela bizi indarrik handiena.

Baina askotan ez da nahikoa ama ... agur esan beharrean nago. Bai ama, agur esaten ari naiz, ez bihar arte, agur. Ziurrenik, gutun hau irakurtzen duzunerako jada ez naiz, hemen izango. Beti esan izan dut beldurra ez dela txarra, indarra ere ematen duela. Baina orain ... ez diat beldurra kartzelari, ezta heriotzari ere .Orain hastera doan bizitzari diot beldur, hemendik aurrera gertatu daitekeen guztiari .Badakizu, gaur beraien garaipen aroa hasten da. Errepublikak galdu du, Antton ostu didate... eta nik ezin dut gehiago borrokatu, akabo, banoa. Baina zu lasai ama, harro nago eta, harro neure bizitzan nahi nuenagatik borrokatu dudalako ...

Agur ama, ez malkorik iduri ... zure altzora itzuliko naiz. Harro izan.

Hain maitte zaituen alaba.

Elixabe

Irakurri gehiago...

MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa"Freedom"
MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa "Mar-martarren herria"
MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa "Piano baten istorioa"
MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa "Gutun eta kuttun"
FaLang translation system by Faboba