Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
   
pdf    

 EKAINAREN 20AN HASIKO DIRA UDALEKUAK IKASTOLAN

 Arrats oskorri, bihar eguzki gorri. Hala dio ekainari erreferentzi eginez euskal atsotitz batek. Ekaina gertu dugu eta horrekin batera ikasturtearen amaiera. Kurtsoa amaitzeko, hiruzpalau aste falta dira soilik. Gainera, ekainean goizez izango dituzte klaseak ikasleek. Osagai nahiko dira ikasleen burmuinak udako egunetan kokatzeko. Bada, Ikastolak ikasleen beharrei erantzuteko udalekuak definituta ditu jada.

Aukeran 3 edota 5 asteko udalekuak daude: bata, ekainaren 20tik uztailaren 8ra eta bestea, ekainaren 20tik uztailaren 22ra . Zikloen arabera antolatua dira 2016ko udalekuak: adibidez, bi urteko haurrek psikomotrizitate saioak, marrazki tailerrak, jolas heuristikoak … izango dituzte beren garapen sozio-kognitiboa helburu izanik. Bestalde, Haur Hezkuntzako 3 urtetik 5 urte bitartekoek ur-giroan oinarritzen den hezkuntza fisikoan trebatuko dira; izan ere, astean birritan Beasaingo kiroldegiko igerilekura joango dira. Horretaz gain, sozializazioa ere landuko dute irteerak tarteko: Oiangura, Olaberrira, Iztueta baserrira, besteak beste. Lehen Hezkuntzakoek, berriz, ingelesa sendotzeko aukera izango dute Elduaien Hizkutza Ofizialaren eskutik. Programazioan ere bada Informazio eta Komunikazio teknologietan trebatzeko lanketa. Hori gutxi balitz, kontzeptu eta egitasmo berria dauka Ikastolak: Scratch-a. Badakizue zer den? Gazteei modu sortzaile eta kritikoan pentsatzen ikasten laguntzen die, sistematikoki arrazoitzen eta elkarlanean lan egiten. Plangintza gorpuztua, hortaz, ikastolarena. Badakizue, ikastolako udalekuak beti direla aukera bikaina.

FaLang translation system by Faboba