Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Irailaren 1ean hasiko dira Haur Hezkuntzako 0-2 urte bitarteko ikastolako haurren egokitzapenak. Urtebete betetzeko dauden familientzako haur-masaje ikastaroa prestatu du Beasaingo Ikastolak, egokitzapen-ordutegira egokituz. Ikastaroa 9etan hasiko da, Psikomotrizitate gelan.

masaje    

Bost saioko ikastaro honetan haurrak eta gurasoak izango dira protagonistak. Gurasoek Vimalak hedatutako haur masajeko mugimenduak ikasi eta landuko dituzue, eta haurrak zuengandik jasoko dute masajea. Ikastaro labur honen helburua guraso eta haurren arteko ukimen elikagarria eta komunikazioa sustatzea da. Haur masajearen bidez, lehenengo unetik bertatik guraso eta haurraren artean sortu zen lotura areagotzea da asmoa; horretarako masajearen onurak ezagutuz (interakzioa, estimulazioa, erlaxazioa eta lasaitasuna) eta masaje mugimenduak landuz, besteak beste.

Saioan sortzen diren gaiak eta zalantzak lantzeko tartetxo bat ere izango dugu, horrela guztion ideiak eta pentsamenduak tartekatuz.

Bost saioko ikastaro honetan haur masajearen inguruan zerbait gehiago jakitea eta zuen haurrekin gozatzea nahiko genuke.

... hau ez da masaje lanketa edo terapia bat; ukimen elikagarri baten bidez zure haurrarengana hurbiltzeko aukera bat baizikā€¦

ANE ETXEBERRIA Irakaslea eta Haur Masajeko Hezitzailea da. Bigarren aldiz emango ditu saio hauek Beasaingo Ikastolan.

FaLang translation system by Faboba