Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
otxandio    
pdf    

Ikastolen Elkarteko aisialdi taldeak , ohiko udalekuez gain, egitasmo berri bat martxan jartzeko asmoa du.

Egun, familia askok lanagatik edo arrazoi sozialengatik arazoak dituzte euren ordutegiak uztartzeko. Beraz, eskolaz kanpoko jarduerak baliatzen dira seme-alabek gurasoekin egin ezin ditzaketen jarduerak egiteko.

Errealitate hori oinarri hartuta, aurkezten dugun egitasmo berriak aisialdia familian gozatzea izango du ardatz. Euskara eta euskal kultura sustatuz, familiei zuzendutako egitasmoa jarriko du martxan. Familian eta errutinatik kanpo, denbora libreaz gozatzeko aukera eskaini nahi du. Familia arteko harremanak sendotzeko, eta guraso eta seme-alaben arteko lotura afektiboa sendotuz seme-alabak ezagutzeko aisialdi hezitzailea bizitzeko aukera da eskainiz.

Ekaineko lehen asteburuan, egitasmo berri honen lehen egonaldia burutuko da Otxandion, baina asmoa hurrengo ikasturteetan familia egonaldien eskaintza zabaltzen joatea da, familiek modu jarrai batez euren aisialdia elkarrekin goza dezaten. Betiere, Euskal Herriko kultura eta ondarea ezagutaraziz eta naturarenganako ezagutza eta errespetua, elikadura burujabetza, euskararen erabilera eta euskal kultura sustatuz.

Ikastolen elkarteko aisialdi taldeko kideak prest daude zuengana hurbiltzeko eta egitasmo berri hau zuzenean aurkezteko. Beraz, gonbitea egiten dizuegu, guraso talde bat elkartuz gero, gurekin harremanetan jartzeko eta Beasaingo ikastolan egitasmoaren aurkezpena egiteko.

Zuzenean harremanetan jarri zaitezkete E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 943 36 96 37 telefonora deituz.

FaLang translation system by Faboba