Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

HERRI ONURAKO GURASO KOOPERATIBA: 25 URTEZ BEASAIN EUSKALDUNTZEN

Andramendi Irakaskuntza Kooperatiba guraso kooperatiba da. Herri onurako Kooperatiba da 2013ko irailetik.

Gurekin harremanetan jartzeko

   

EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEKO KOOPERATIBA.

Beasaingo Ikastola Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko ikastola da sortzetik.

108 Ikastola gara Euskal Herri osoan, 54.000 ikasle eta 4.500 irakasle biltzen duen proiektua.

1996an sortu zen Beasaingo Ikastola. 2-12 urteko Hezkuntza eskainiz. 25 urte hauetan Beasainen 0-16 irakaskuntza eskaintzen duen ikastetxe bakarra gara. Derrigorrezko Hezkuntza amaieran, gure ikasleak prestatuak daude Beasainen euskaraz bizitzeko. Guraso kooperatiba gara, eta 40 langile ari da lanean gure ikastolan. Ikastolako lan-hizkuntza euskara da. Kooperatibaren lan-hizkuntza, euskara da. Gure hornitzaileekiko harremana, euskaraz izatea bultzatzen dugu. Andrtamendi, Herri Onurako guraso kooperatiiba 25 urtez Beasain euskaduntzen.

 

 

Guraso-Kooperatiba gisara Euskal Herriko Ikastolen Elkartean geure ordezkariak ditugu.

MUNDUA ERAIKIZ BERRITU

Beasaingo erdigunean kokatua, Beasaingo Ikastola 0-16. urte arteko hezkuntza zikloa eskaintzen duen lerro bakarreko ikastola da (nahiz eta tarteka bi gela ere badauzkan). Une honetan, herri mailan 0-16. urte arteko hezkuntza ziklo jarraitua eskaintzen duen hezkuntza-zentro bakarra gara (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osorik eskaintzen ditugu gaur egun). Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen barnean (EHI) kokatzen gara, eta herri onurako kooperatiba gara, irabazi asmorik gabekoak.

Gure metodologia ikasleen inteligentzia anitzen eta ikasleriaren aniztasuna zainduz eraiki eta berritzen dugu. Bertan, noski, parte-hartze aktiboa dute irakasleek, familiek eta herri zein eskualde mailako kanpo-eragileek ere. Mundua auzolanaren eta elkartasunaren bidez aldatu eta berritu nahi duen irakaskuntza kooperatiba gara.

FaLang translation system by Faboba