LAN-TALDEA
Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.
Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.
2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.
Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.
EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.
Ikastola urte osoan zabalik, eta beti Beasain euskalduntzen jarraitzeko prest. Aurren aurrena gure ikasle eta familien bidez.
Lan Taldea
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 6068
![]() |
||
Amaia Olano. Tutorea |
1998an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan, bertan praktikak egin ondoren. Haur Hezkuntzako Irakaslea Mondragon Unibertsitatean. Musikako Goi mailako gradua, soinuarekin. Informaziorako eta komunikaziorako teknologiak formazioan masterra Mondragon Unibertsitatean. Euskal curriculumean, soziolinguistikan eta ahozkotasunean formatua.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 5219
![]() |
||
Itziar Flores. Tutorea |
1996an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Haur Hezkuntzako Irakaslea, EHUn eta Musikako erdi-mailako gradua, Zeharkako txirularekin. Kalitatean, euskal curriculumean, soziolinguistikan, arreta goiztiarrean eta ahozkotasunean formatua.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 5244
![]() |
||
Josebe Irastortza |
1996an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Aurretik Alkartasuna Lizeoko irakasle izan zen. Magisteritzan diplomatua , Euskal Filologia eta Frantzes Filologia sailetan. Soziolinguistikan, Adimen emozionalean, euskal curriculumean antzerkigintza eta ipuingintzan formatua. Agenda 21eko koordinatzailea.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 6226
![]() |
||
Arantza Sarriegi |
1996an hasi zen Beasaingo Ikastolan. Aurretik Alkartasuna Lizeoko irakasle izan zen. Magisteritzan diplomatua. Soziolinguistikan, Adimen emozionalean, euskal curriculumean antzerkigintza eta ipuingintzan formatua.