Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

portada sarriegi1Aseguru-polizen komisio-etekin batzuen negoziaketa ere egin zen eta urte haietan, inguruko herrietatik Beasaingo Lizeora etortzen ziren ikasleen garraio-gastuak estaltzeko edo arintzeko erabili zen diru hura. Hortik, banaketako borondatearen araberako kopurutxoren bat baino ez zuen jaso Beasaingo Ikastolak, nahiz eta beasaindarrek kexua azaldu, izan ere poliza ugari egiten baitzen Beasainen Ikastolaren izenean. Kostu-berdintasun ideiak oso sartuak zeuden hemen garai hartan, baina Beasaingo Ikastetxearen azpiegitura sendotzeko kostuenak ez hainbeste agian eta Beasaingoak ez zirenak ez ziren konturatzen edo ez zuten konturatu nahi funtsezkoa eta ezinbestekoa zela Beasaingo Ikastola finkatzea, legeztatzea eta egunera jartzea, beste guztiek ere aurrera egin ahal izateko.

Beste diru-iturri bat, Bailara izeneko zozketa zen. Astero-astero egiten zen eta bere garairik onenean 2.000 pertsona txartel-erosle finko izatera iritsi zen. Horren fruituen banaketa, ikasle-kopuruaren arabera egiten zen, erosleak nongoak ziren begiratu gabe. Esan beharrik ez dago noski, osoro legez kanpokoa zela, baina Goierriko Ikastolei finantza-laguntza ederra eta batez ere etengabea eman ziela.

Dena dela, Lizeo Zaharrak ez zuen bere bururik guztiz ordaindu eta ondarea han zegoen arren, zorrak guztiz estaltzera ez zen iritsi harik eta saldua izan zen arte. Orduan ere, ordea, ikusiko den bezala, askoz ere garestiagoa zen Lizeo Berrian murgildu behar izan zen, beste behin ere limosna bilduz eta zor eta lor jarraituz.

botoia1
FaLang translation system by Faboba