Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

HITZ LAUZ

araitz berasategiAraitz Berasategi etxezabal / F Maila. 1 aipamenaNi Araitz Berasategi naiz, 10 urte ditut eta Beasaingo Andramendi Ikastolan ikasten dut. Ostadar dantza taldera joaten naiz euskal dantzak ikastera. Irakurketarako zaletasun handia dut eta “Nur”-en liburuak ditut gogokoen. Asko poztu nau aipamen hau jasotzeak, eta aurrerantzean ere parte hartzen jarraituko dut.

 

BELDURRIK EZ, GAINDITU ITZAZU!

Bazen behin, Harrizabal izeneko baso zoragarri bat. Han, lagun talde bat zegoen, animalia desberdinez osaturikoa. Maria mantangorria, Natale txoria, Triki trikua, Gorritxo katagorria eta gure protagonista, Txomin untxia ziren talde horretako kideak. Egunero elkarrekin joaten ziren ikastolara, eta irten ostean, Harrizabalgo parkean elkartzen ziren jolasteko. Parkean zuhaitz eta txoko asko zeudenez, ezkutaketan jolasteko ohitura zeukaten. Mariak badaezpada beti galdetzen zuen:

– Zertan jolastuko gara?
– Ezkutaketan, badakizu –erantzun zioten beste guztiek.

Egunero-egunero berdin, Maria ez zen nekatzen galdetzeaz eta ezta besteak erantzuteaz ere. A zer lagun talde bitxia! Baina behin, ordea, ikastolatik irten ondoren, Mariak galdetu zuen:

– Eta gaur, zertan jolastuko gara?
– Hmm... Badakit! Egunero joko berdinean jolasten gara, zergatik ez dugu aldatzen? –esan zuen trikuak.
– Eta zertan jolastu nahi duzu ba Triki? –erantzun zion Natalek.
– Hori da! Ez zaizu ezkutaketan jolastea gustatzen ala? –esan zuen Txominek kezkatuta.
– Noski baietz! Baina... gaur harrapaketan ibiltzen bagara? –esan zuen Trikik, bere asmoei tiraka.
– Ongi da! –esan zuten Natale, Maria, eta Gorritxok, baina Txominek, ez zuen ezer esan.

Jolasten hasi ziren, eta Txomini tokatu zitzaion harrapatzailea izatea. Bera oso urduri zegoen eta ez zekien lagunek horren aurrean nola jokatuko zuten. Lagunak korrika hasi ziren eta Txomin bakarrik gelditu zen. Gorritxok Txomin bakarrik zegoela ikusi zuenean, berarengana joatea erabaki zuen eta galdetu zion:

– Zer gertatzen zaizu?
– Niri... ezer ere ez! –erantzun zion Txominek.
– Ziur nago zerbait gertatzen zaizula, zergatik ez zara korrika hasten? -esan zion berriro Gorritxok.
– Ai ama! Ikusi zer ordu den, joan beharra daukat! –esan zuen Txominek izututa.

Txomin poliki-poliki etxera joaten hasi zen eta bere lagunak oso kezkatuta zeuden. Baina berehala, Txominen ama, lagunengana joan eta esan zien:

– Kaixo, Txomin oso triste etorri da etxera, zergatik? – Ez dakigu! –erantzun zuten guztiek.
– Harrapaketan jolasten ari ginen eta alde egin du, ez zuen korrika egiten. –esan zuen Gorritxok, oso kezkatuta zegoen.
– Normala... –Amak orduan nahiko urduri– Gertatzen dena zera da, txikitan Txomin korrika zebilela erori eta hanka apurtu zuela, geroztik ez du korrika gehiago egin, beldurra omen dauka.
– A... Hori da gertatzen dena beraz e... –Esan zuen Mariak harrituta.
– Badakit zer egin dezakegun! –Nataleri ideia bat bururatu zitzaion– Goazen zuen etxera, han, gure beldurrak azalduz eta nola aurre egiten diegun esanez, animatu egingo da eta korrika egingo du!

Berehala joan ziren denak Txominen etxera, amari ere plan zoragarria iruditu zitzaion. Iritsi zirenean, ikusi zuten, Txomin negarrez ari zela eta amak esan zion:

– Badakite zer gertatzen zaizun eta zu animatzera etorri dira.
– Entzun Txomin, denok dauzkagu beldurrak, baina gainditzen ikasi behar dugu! –esan zuen Mariak.
– Seguru zuek zuenak gainditu dituzuela... –esan zuen Txominek oso triste– Ni baino ausartagoak zarete.
– Ez, ez gara zu baino ausartagoak ezta zu baino beldurtiagoak ere! –esan zuen Natalek pozik.
– Natalek arrazoia dauka, nik ere hasieran ezin nuen nire beldurrik handiena gainditu –orduan Mariak – Baina azkenean, lortu nuen!
– Saiatu egin behar zara, bestela ez duzu ezer lortuko! –esan zuen Trikik, gehiago animatu nahian.
– Bai! Hori da! Gure beldurrak esango dizkizugu eta nola gainditzen ditugun azaldu –esan zuen – Horrela, zuk ere zurea gaindituko duzu gure ideiaren batekin.

Esan eta egin, bakoitzak bere beldurrak azaldu zituen, lehenengo Mariak kontatu zuen berea:

– Nire beldurra, putzu batetik hegan igaro eta bertara erortzea da, baina, begiak itxi eta azkar- azkar pasatzen dut.

– Orain nire txanda! –esan zuen Natalek– Nire beldurra, zizare bat jan beharrean, makila bat jatea eta ahotsik gabe geratzea da. Baina, ondo begiratzen dut nire begiak irekiz eta, beldurra gainditzen dut!-oihu egin zuen Natalek.
– Nire beldurra hauxe da –eten zuen bat-batean Trikik– Lo egiteko bola bat eginez biltzen dut nire gorputza, baina, oreinek gaizki tratatzen naute, futboleko baloia bezala erabiltzen naute eta ez zait batere gustatzen. Beraien adarrekin mina ematen didate.
– Ja, ja! – Gorritxori barregura sartu zitzaion, ezin zuen pentsatu ere egin bere laguna baloi gisa erabiltzen zutenik.
– Utzidazu jarraitzen! –oihu egin zuen Trikuak– Baina, nire gainditzeko era, oreinekin hitz egin eta arazoa konpontzea da.

Denak harrituta gelditu ziren, baina, Txomini ez zion balio, berak ez baitzeukan arazorik oreinekin.

– Ni geratzen naiz nire beldurra kontatzeko! –esan zuen Gorritxok, arreta bereganatuz– Nire beldurra, nire etxe maitea, zuhaitza, urrik eman gabe geratzea da...
– Bestela gosea pasako duzu, ezta? –atera zitzaion nahigabe Txomini.
– Bai hori da! –jarraitu zuen katagorriak– Baina, nire gainditzeko era, zuhaitza oso ondo zaintzea da, horrela, ez da inoiz hiltzen.

Denak isil-isilik geratu ziren, baina bat-batean Txominen ama hitz egiten hasi zen: – Txomin, erabaki al duzu moduren bat, zure beldurra gainditzeko?

- Hmmm... utzi pentsatzen... –Txomin pentsakor zegoen–. Badakit!
– Benetan! Kontatu, kontatu! –esan zuten bere lagun guztiek.
– Entzun ondo –Txomin hitz egiten hasi zenean denak adi-adi zeuden– Nire beldurra gainditu dezaket berriro ez naizela eroriko pentsatuz! Eta momentu horretan gainera, zuek nire bihotzean egongo zarete, inork beldurrik ez igarotzeko.
– A zer ideia hona! –oihu egin zuen bere amak–. Azkenean korri egingo duzu!
–Orain probatzea falta da, goazen parkera! –esan zuen Natalek, hegoak astinduz.

Denak parkera joan ziren, Txomin untxiaren amak, bere famili guztiari esan zion joateko. Herriko lehoi alkateak, umeen lasterketa bat egitea proposatu zieten eta denek baietz esan zuten, baita Txominek ere.

– Has dadila lasterketa! –oihukatu zuen alkateak.

Harrizabaleko ume guztiek, parte hartu zuten, eta denek oso ondo pasatu zuten.

– Nik irabazi dut! –oihu egin zuen Txominek lasterketa bukatu ondoren.
– Munduko animaliarik azkarrenak bezala egin duzu korri semetxo, zorionak! –zoriondu zuen bere amak lasterketa bukatu ondoren.

Garaipena ospatzeko, Harrizabaleko elkartera joan ziren eta han herriko lagunekin afaldu zuten.

Hala bazan eta ez bazan,
sar dadila kalabazan
eta atera dadila, Txominen herri zoragarrian!

Araitz Berasategi Etxezabal


2019 1   2019 2 2019 3  2019 4   2019 5
   2019 6   2019 7       
FaLang translation system by Faboba