Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

bertsometa239
Andramendi Beasaingo Ikastola-Beasain-4.-5.-6.

 

GAIA: Handitan zer izan nahi dut?

Handitan izango naiz

ni albaitaria,

ta sendatuko ditut

txakurra ta idia.

Albaitari izango naiz

txakurra zaintzeko,

botika emango diot

ondo bizitzeko.

Handitan izango naiz

ziur dendaria,

jendeak eros dezan

bere janaria.

Handitan izan nahi dut

mediku erizaina,

eta sendatuko dut

Aralarko artzaina.

Handitan izan nahi dut

ile-apaintzaile,

naizelako ilea

apaintzeko zale.

Handitan izan nahi dut

pelotari bikain,

eta gaurtik jarri naiz

ni txapelaren zain.

FaLang translation system by Faboba