Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Erreala 1 .go mailan

 bi irati 223
Irati Valdivielso Dorronsoro
lehenengo saria

 

DOINUA: O baserritxo!

Behingoz iritsi zaigu Erreala

lehenengo maila aldera

espero dugu ea zorteaz

egiten duen aurrera

Afizioa herri osoan

begiratuz futbolera,

baloia hartu, kontrolatu ta

ondo apuntatu golera.

Traje berria estreinatuta

aurten hasi dira gogoz!

Griezmannek oso aukera ona

izan zuen gola zokoz

Martin Lasarte pozik jarri zen

egin zuen salto, brinkoz

Aupa Erreala! Segi horrela

Hartu zazu zeuk ere poz!

                     

Raul Tamudo eta Llorente

fitxatu berriak dira

ondo jokatzen segitu ezkero

irabazi bost partida

Espero dugu ia bigarren

edo egilea hobera

Segi horrela, gu ikustera

joango gara Anoetara.

Lehen Atotxan jokatzen zuten

orain berriz Anoetan

Gol asko sartu zituzten hauek

egindako partiduetan

Irribarreak eta negarrak

gu guztion aurpegietan

lehenengo mailan mantendu behintzat

beste 200 urtetan.

Politt

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

4.fw.png2.fw.png8.fw.png12.fw.png16.fw.png1.fw.png3.fw.png14.fw.png13.fw.png10.fw.png9.fw.png6.fw.png15.fw.png5.fw.png7.fw.png11.fw.png