Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
hizkuntz
 
Zergatik dira beharrezkoak arauak eta mugak?
 
Energi aldetik indar handia behar bada ere ( saiatu behar gara esandakoa betetzen) behar beharrezkoa da muga batzuk markatzea. Zer lortuko dugu honekin?
- Haurrari seguritatea eta babesa emango diogu.
- Haurrak gurasoen babesa behar du baina beraiek baino indartsuagoa baldin bada, zeinek babestuko du haurra?
- Zenbait egoeren aurrean gurasoen jokaera zein izango den jakin daiteke.
- Arauak eta mugak erreferentzi puntu bat dira, zenbait kriterio argi edukitzen lagunduko dielarik haurrei.
- Bere desioei uko egiten jakitea erakusten diote haurrari eta bizitzan izango dituen antzeko egoerei aurre egiten erakutsiko diote.
 
Zergatik kostatzen zaie guraso batzuei mugak jartzea?
 
Gerta daiteke:
- Gurasoek behar den indarra ez izatea seme-alabei aurka egiteko.
- Haurrekin denbora gutxi pasatzen dutela eta, nolabaiteko “konpentsazioa” ematen saiatzen dira modu honetan.
- Guraso inseguro eta autoestima gutxirekin izatea, seme-alaben onespena bilatzen dutenak. Ez dute beraien erabakietan konfidantzarik, ez eta erabaki horiek defendatzeko gaitasunetan.
- Guraso batzuek, beraien artean, iritzi desberdinak dituzte, eta beste gurasoak esaten duena azpi baloratzen dute. Ez dago errespeturik beraien artean.
 
Zer da benetan kaltegarria haurraren garapenean?
 
Puntako egoera guztiak dira kaltegarriak haurraren garapenean, bai muga edo arau hertsiak jartzerakoan eta baita inongo mugarik jartzen ez denean ere. Honen ondorioz haurrak ez du inoiz nahiko izango, beti gehiago nahi izango du eta “ez” esatea geroz eta okerrago hartuko du. Bere autoestima behar materialekin lotuta egongo da, hauekiko menpekotasun handia izango duelarik.
 
Zein baldintza dira oinarrizkoak mugak eta arauak ezartzeko?
 
- Famili giroa ona izan behar du, maitasuna eta afektibitate aldetik.
- Gurasoak konbentzimendu osoz jokatu behar dute, eskatzen duten hori lortzeko borrokatuz.
- Arauak beti izan behar dira argiak eta beharrezkoak. Ez dira inoiz izango gehiegizkoak, inefikazak bihurtuko bai dira.
- Eskatzen denarekiko koherenteak izan behar dira gurasoak. Ematen den ereduarekin ere erakusten da. Ezin diogu haurrari eskatu guk betetzen ez dugun zerbait.
- Oso normala da haurrak frogatzea bere jokaerarekin noraino iritsi daitekeen, eta gurasoen erreakzioa zein izango den muga horiek pasatzerakoan. Une hauetan, ez dugu gure sendotasuna galdu behar, amore ematen badugu geroz eta gehiago kostatuko zaigu mugak errespetatzea.
- Horrek ez du esan nahi gure jokaera malgua izan behar ez duenik. Gauzak ez dira berehala lortzen. Pixkanaka joan behar dira egokitzen, egoera bakoitza, adina... arabera.

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

10.fw.png8.fw.png6.fw.png5.fw.png15.fw.png9.fw.png2.fw.png3.fw.png16.fw.png11.fw.png4.fw.png13.fw.png7.fw.png1.fw.png14.fw.png12.fw.png