Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

portada sarriegi1Hasteko, irakasleek hasieran ez zuten Asegururik. Kobratu ere, dirualdietan egiten zuten, nahiz eta sosak nondik edo handik sortzen saiatu. Mantenimendu-lan ugari, gurasoen auzolan bidez egiten zen. Orduan Ikastolan umeren bat sartzeak, egun libreak lanean pasatzea zekarren. Gurasoentzako kuotak harik eta baxuenak jartzen ziren baina. Batzarretako eztabaida asko horren ingurukoak ziren. Gehiago zezakeenak edo ordaintzeko borondatea zeukanak gehiago ordaintzen zuen. Ratioak edo gelako haur-kopurua beste ikastetxeetan baino txikiagoak izateak ere (pedagogiari eta lekuei begiratuta noski) diru-arazoak sortzen zituen. Bi aukera zeuden beraz, irakasleei beste ikastetxetan baino gutxiago ordaindu (karrera bukatzean beste urtebete pedagogia desberdinetan prestatzea eta euskara jakitea eskatu ondoren) edo eta zezaketen gurasoentzako ikastetxe garestia sortu. Bide horiek biak hala biak saihesten ahaleginak egin ziren eta hemengo ikastetxeetan ez-ohikoak ziren misio-lurraldeetako metodoak erabili ziren.

Alde batetik bazkidetza zegoen eta gurasoez gainera, borondatezko laguntzaileek ere kuotak ordaintzen zituzten. Gainera, Enpresa eta Sektore Pribatuko hainbat txokotan dirua biltzen saiatu behar zen aurrekontuari aurre egiteko, baina ez behin, urtero baizik. Zozketak sortu ziren. Gabonetakoak, bidaienak, etab. Bere garaian garrantzitsuenetakoa, Seat 600 marka eta ereduko autoarena izan zen. Auto horrek 65.000 pta. inguru balio zituen. 100 pta.ko 1.000 zenbaki atera eta saldu egiten ziren. Zenbaki sarituaren aurreko eta ondorengo zenbakiak zituztenei 2.500na. pta. ematen zitzaizkien. Beraz, saritan guztira, 70.000 pta. Zozketa, itsuen aldekoarekin batera jartzen zen. Denak salduta 30.000 pta. gelditzen ziren. Beharbada, andereƱo baten 6-7 hilabeteko soIdata..., hasiera hartan.

Bestelako zozketarik ere izaten zen. Geroago, Aseguru-primen komisio-ehunekoak, jai nagusietako tabernak (1973ko maiatzean, Loinatzetan jarri zen lehenengoa Beasainen), gero oraindik ere jarraitzen duen Kilometroak izeneko urtean behingo ospakizun-ekintza asmatu zen Beasainen (1977an), eta beste batzuek etorri ziren, baina Ikastolaren ekonomia garai hartan, beti eskean eta beti miserian izan zen.

botoia1

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

13.fw.png1.fw.png11.fw.png8.fw.png15.fw.png7.fw.png16.fw.png6.fw.png3.fw.png12.fw.png14.fw.png2.fw.png10.fw.png5.fw.png9.fw.png4.fw.png