Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
   
IRAKASKUNTZATIK IKASKUNTZARA, MATEMATIKA ESKUETARA!

Gizakion eboluzioarekin batera bidaiatu du matematikak mendez mende; helburutzat, egunerokotasunari ordena logikoa eta azalpena ematea izan duelarik. Izatez, haurretan, berezko jakin-mina eta erronkarako sena asetzeko tresnarik aproposenetariko bat da.

Jolaserako eta gozamenerako aukera ederrak ematen ditu matematikak, behaketarako, ikerketarako, kontrasterako… Jolasaren bitartez eraikitzen dira zubi logikoak baita mekanizatu ere prozedurak; testuinguru erlaxatuan, akatsaren beldurra albo batera utzita, barre egin eta gozatuz, sortzen diren une matematikoak zukutzen ahalegintzen gara.

Matematikan jarduteko modu aberats eta eraikitzaile baten aldekoak gara. Hori dela eta, uki daitezkeen materialak ditugu haurren bidelagun: zotzak, erregeletak, ehuneko taulak, 10-oinarriko materialak, logika jolasak, tangramak, bloke logiko eta etiketak, tapoiak, balantza numerikoak, baita solido eta likidoenak ere, Montessori txartelak… besteak beste. Material asko eta asko dugu umeen eskura, hauek ukituz, manipulatuz eta eraikiz buruketa edo egoera baten ebazpenari aurre egiten lagun diezaieten. Hauen erabilera, ikaslea erreferentzia fisikorik gabe eta paperean idatzitako eragiketez harantzago, sinbologia matematikoz jarduteko gai diren arte luzatzen eta osatzen dugu. Utz diezaiogun umeari egoerei aurre egiteko estrategia propioak eraikitzen!

FaLang translation system by Faboba