![]() |
Ekainaren 5ean, Lehen Hezkuntzako 5. Eta 6.mailako ikasleek, Beasainen bizi diren lau emakume etorkinen espientziak entzuteko aukera izan zuten. Ekuador, Senegal, Maroko eta Nepal-eko emakume hauek beraien herrialdea uzteaz hitz egin zieten eta Beasainera etortzean bizi izandakoak ere kontatu zizkieten.
Haurrek, jakinmin handiz entzun zuten kontatutakoa eta beraien herrialdeko ohitura eta hizkuntzen inguruko hainbat galdera egin zizkieten
![]() |
CRISITINA-ENEAn Biolurrek eta Ekolapikok antolatutako ihardunaldietan hartu zuten parte Beasaingo Ikastolatik Josebe Irastortzak, irakasleak, eta Nekane Zufiaurre sukaldariak.
Saio haiei buruz Euskadi Irratian Sabrina Patori egindako elkarrizketa jarraian entzun dezakezue.
![]() |
||
![]() |
Ekolapikok 2013an Ikastetxeetako Jangela ekologikoei buruz burutuko diren Jardunaldietan bere esperientziaren berezitasunak argituko ditu. Horretarako, Beasaingo Ikastolaren fruta eta barazki hornitzaileak, Ikastolako sukaldaria eta bertako zuzendaritzako kideak izango dira larunbat honetan Cristina-enean.