Urtarrilaren 14an sinatu du Ikastolak Beasaingo Udalarekin hitzarmena eta aurrerantzean orain arte Gurutze Gorriak erabiltzen zituen lokalak eskura izango ditu.
Beasaingo Ikastola hazten ari da eta momentu honetan 250 ikasle ditu matrikulatuta. Bere hazkundea medio, 2013-14 ikasturte hasierarako aurreikusten zuen lokal hauek obratzea, baina ikasturtea hasita dagoenez oraingoz txukunketa sakon bat emanda sartuko da bertara , eta opor-garai bat profitatuz antolatuko ditu erabat hurrengo ikasturteetarako erabilerak.
Balio Anitzeko gelaz gain, aniztasunari erantzuteko osagarriak diren espazioaz baliatuko da. 400 metro hauetan.
Udal Gobernuak (Bildu eta Aralar) eta PSE-k bultzatu dute akordioa.
Aldi berean Beasaingo Ikastolak jangela inguruan erabiltzen dituen ERAGINEZeko lehen solairuko hainbat gela ere udalaren esku geratuko dira bost urtez.
Informazio gehiago :
![]() |
2012ko maiatzaean aurkeztu zuen Ikastolak Hezkuntza sailaren aurrean bere proiektua. Horretarako EHIko ordezkariekin eta Beasaingo alkatearekin batera joan ginen. Bi erakundeen adostasuna izan arren, ezetza jaso du Ikastolak.
DBHko baimenei emandako ezetzaren ondoren ANDRAMENDI HERRI ONURAKO IRAKASKUNTZA KOOP. ELK.eko lehendakari eta lehendakari ohiek idatzitako gutun bana argitaratu dute Berrian ( laburrago) eta Garan.
Segidan dituzue gutunak eta baita bertan agertzen diren hainbat dokumentuetara jotzeko moduko estekak ere.
Irakurri eta zabaldu. Mila esker
HEZKUNTZA SAILA ETA ARBITRARIOTASUNAZ ( Berria)
HEZKUNTZA SAILA ETA ARBITRARIOTASUNAZ Beasaingo Ikastolatik ( Gara)
![]() |
Iritsi da 2014ko egutegia Ikastolara. Familia bakoitzari bat bidali dugu eta 5€ kobratuko zaizue urtarrileko kuotekin. Gehiago nahi duenak jaso ditzake idazkaritzan, eguerdiko 12etatik 12:30etara eta arratsaldeetan 4:30etatik 6etara.