Beasaingo Ikastolako langile guztiok gure lana eta jakinduria jarri nahi dugu pandemia -egoera honen aurrean, zuekin batera, irakaskuntza-eredu emankorra bultzatu eta, gure lana den bezala, gizartean justiziaz eta elkartasunez eragiteko.
Irakurri, mesedez, ohar hauek ( 0-16)
1.- Beasaingo Andramendi ikastolak zabalik izango ditu familiekin komunikatzeko ohiko bideak, eta langileria bertan izango da material didaktikoa prestatzeko ikasleek ahal den neurrian modu ez presentzialean lan egiten jarraitu dezaten.
2.- Egoera berezi honen aurrean, elkarlana ezinbestekoa da lan ohiturak eta ikaste prozesua ez eteteko.
Etxean, lanketa autonomoa egiteko tarteak txertatu behar dira ordutegian eta honetarako espazio egokia sortu behar da lan giro egokian jarduteko.
Bestalde, jardueren planifikazioa egitea ezinbestekoa da bidalitako lanak egin ahal izateko. Irakasle bakoitza arduratuko da familiei zenbait baliabide, gomendio eta lanen bidalketa emailez egiteaz. Horretarako gurasoek beren seme-alaben tutoreei e-mail bat bidali beharko die, irakasleak harreman hauetarako zein helbide erabili behar duten zehaztuz:
3.- Hau da gaurko egoeran eman dezakegun informazioa. Gauzak aldatu ahala emango dizuegu informazio gehiago.
4.- Datorren astelehenean adieraziko dizuegu tutoreekin telefonoz zalantzak argitzeko ordutegia.
5.- Ohar orokor hauek webgunean ere argitaratuko dira.
Mila esker
Hezkuntza-komunitateko kide agurgarriok:
COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, zirkular honen bidez jakinarazten dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren berri...
Informazio gehiago: Koronabirusari buruzko informazioa
Badira ikasturte batzuk Andramendi Beasaingo ikastolak, Scratch proiektua erabiliz, bere Hezkuntza Proiektua garatzen duena. Proiektu hau hezkuntza etapa guztietara hedatua dago, Haur Hezkuntzako 5 urteko gelatik DBHra.
Scratch-az edo programazio edo kode lengoaia ikasteko ingurune honen bidez, ikasleei modu sortzaile eta kritikoan pentsatzen ikasten laguntzen zaie, sistematikoki arrazoitzen eta elkarlanean lan egiten erakutsiz. Ikasleek, esperimentatuz eta probatuz, esku artean jartzen zaizkien arazo-egoerak bideratzen ikasten dute konpetentzia teknologiko, pertsonal zein akademikoak garatu ahala, eta akatsetatik ikasiz. Ikaskuntza prozesu hau modu dinamiko eta entrenetenigarrian planteatzen denez, goi mailako ikasleek (argazkian LH5-6ko taldeetako ikasleek) beheko mailako ikasle batzuekin partekatzen dituzte sortutako jarduerak (jolasak, ipuin interaktiboak, bideojokoak, musika jarduerak, simulazio jolasak... ).
Informazio gehiago:
Hezkuntza Sailak bidali berri duen informazio hau helarazi nahi dizuegu. Hezkuntza Sailaren informazioa CORONAVIRUS-i buruz
![]() |