Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

lur eta ametsAste honetan estreinatu da "Lur eta Amets, hau bai abentura!" saioa ETB1en. Biki bihurri hauek aurkeztuko duten familia lehiaketa astelehenetik ostegunera izango da ikusgai, 21:00etan.

Gauero, Lur eta Amets amonaren ganbaran elkartuko dira, ondoren eskainiko diren marrazki bizidunak aurkezteko. Atal bakoitzak egun bakoitzeko Euskal Herriko historiaren zati bat kontatuk du. Jarraian, lehiaketa egingo dute eguneko gonbidatuekin. Bi helduk eta bi umek ikusitako animaziozko kapituluaren inguruko galderak, jolasak, ekintzak eta probak gainditu beharko dituzte.

Hortaz, marrazki bizidunen atal bakoitzean landutako garai historikoa hobeto ezagutzeko honako probak egingo dituzte:

  • Mimika: garai historikoarekin lotuta dagoen zerbait mimika bidez adierazi behako du taldeko partaide batek eta besteek asmatu.
  • Marrazketa: garai historikoarekin erlazionatutako objektu edo egoera bat marrazkien bidez adierazi beharko du taldeko partaide batek eta besteek asmatu.
  • Galderak: garai historikoarekin lotuta dauden galderei erantzun beharko diete partaideek.
  • Esamoldeak: kapituluan agertzen diren esaldi batzuk euskaraz beste modu batera nola esango liratekeen asmatu beharko dute partaideek.

Gogoan izan: historia ikasiz ondo pasatzeko aukera duzue astelehenetik ostegunera, 21:00etan ETB1en!

FaLang translation system by Faboba