Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

etxealdetik euskaraldia2Dakizuenez, datorren udazkenean egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko, Etxealditik Euskaraldira ekimen berezia jarri da martxan. Horrela bada, datozen egun eta asteotan, etxe barruan ere gure hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko aukera izango dugu hainbat ariketa dinamikoren bidez. Beasain mailan, Aittu Euskara Elkartea izango da ekintza horien sustatzailea. Ekimenaren Helburu nagusia Beasaingo familietan euskara gehiago erabiltzea da, hau da, etxeko hizkuntza nagusia euskara bihurtzea.

Horrela bada, ekimen hau herriko ikastetxe eta guraso elkarteen bidez sustatu eta helarazi n ahi denez, Andramendi Beasaingo Ikastolatik ere ekimen honetan parte hartzera animatu nahi ditugu gure ikasle, irakasle eta guraso-familiak.

Nola parte hartu ahalko dugu? Eta nola zabalduko dira mezuak?

Ekimenaren ekintzei buruz informatzeko eta parte hartzeko, Aittu Euskara Elkarteak telefono bat jarri du martxan: 688 76 86 09. Telefono hau kontaktuetan gorde behar da, eta mezu bat bidali behar da bertara WhatsApp taldean sartzeko eskatuz. Aittu Euskara Elkartearen telefono zenbakia norberaren telefonoaren kontaktuetan gordetzen ez bada, ezin da mezurik jaso ez eta bidali ere.

Familiek ekimenaren baitan egiten dituzten ariketen argazkiak eta bideoak telefono zenbaki honetara bidali ahalko dituzte etxean egindako ariketak argitaratzeko. Datorren ostiraletik aurrera (apirilak 24), egunean behin ariketa bat proposatuko da. Lehen ariketa jada proposatu dute: balkoiak koloretako bola txikiez apaintzea.

Bestalde, Euskaraldiako web orrialdean (www.euskaraldia.eus) familiaren izen-ematea egin daiteke: Izan ere, familia da euskararen gordailu eta pizgailu eta gizarte antolaketaren oinarrizko erakunde.

Horrela bada, herriko familiek bidalitako argazki eta bideoak erakusteko eta zabaltzeko plaza nagusia Aittu Euskara Elkarteak sortuko duen Whatsapp talde hori izango da.

Bestalde, uneoro informatuta egoteko Euskaraldiak eta Aittu Euskara Elkarteak bide hauek zabalduko dituzte:

Sare sozialak:

  • Euskaraldia: Facebook, Twitter eta Instagram
  • Euskaraldia Beasain: Facebook, Twitter eta Instagram
  • Aittu Euskara Elkartea: Facebook eta Twitter

 

WhatsAppeko taldea: Aittu Euskara Elkarteko kideek dituzten taldeak

Posta elektronikoa: Euskaraldiaren lehen edizioan ahobizi eta belarriprest izan ziren herritarrei informazioa bidaliko zaie.

Horrela bada, gure hizkuntza sustatzeko ekimen honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu!

Gogoratu: Ohitura aldaketa etxetik hasten da

etxealdetik euskaraldia1

FaLang translation system by Faboba