Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
dbh2     
Beasaingo Ikastolan Hazi eta Hezi    
   

2013-14an obrak egiten hasteko moduan izango direlakoan, Beasaingo Ikastolak guraso,irakasle,bazkide eta laguntzaileei eta Beasaingo herriari erakutsi zizkioten azpiegiturak.

Batez ere ikasleen ahotsa entzunarazi zuten ekitaldietan barna, bai IKASTOLAKIDEOK batzarrean eta baita gero Bideluze plazan burututako ekitaldian ere.

Azken honetan parte hartu zuten Aitor Sarriegik, eta ikastolako bi bertsolari gaztek, Naroa Aranburuk eta Ekain Imazek, eta ondoren Beasaingo ikastolako ikasle ohien txanda izan zen oholtzan, bai aurkezle lanetan eta bai beraien esperientziaren berri ematen aritu baitziren Eneritz Gorrotxategi, Odeia Aiestaran, Amaiur Perez eta Irati Valdivielso. Aimar Larrea, Andramendi Irakaskuntza Koop.ko lehendakariaren hitzen ostean, ikastolako aita den Aitor Furundarenak sortutako kantua abestu zuen zuenean ikastolako ama den Eider Ormazabalek. Bitartean ikastolako ikasle eta ikasle ohi batzuk kantaren koreografia eskaini zuten.

Guzti honen irudiak eta bideotxoren bat ikusi ahal izango dituzue egun batzetan hemen bertan. Orain, hona gure dokumentala eta kantu berria. Zabaldu eta heda ezazue eta eman atsegiteari, gogoko baldin baduzue behintzat!

FaLang translation system by Faboba