Día del Libro

Inicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivado
 
 

ENERITZ HERNANDEZ DORRONSORO

bi eneritz 247
Eneritz Hernandez Dorronsoro
F Maila aipamena
9 urte. Beasain
Beasaingo Ikastola
F Maila aipamena

• Beasaingo naiz eta 9 urte ditut. Beasaingo Ikastolan ari naiz ikasten eta irakurtzea, idazlea eta marraztea gustatzen zait.

Iratxoren herrialde harrigarria

Kaixo, Edurne dut izena, 12 urteko neska jator bat naiz eta ez naiz oso erraz beldurtzen.

Aspaldian gertatu zitzaidan kontu bat kontatuko dizuet. Behin, 5 urterekin basoan galdu nintzen eta zer egin jakin gabe oinez ibiltzen hasi nintzen, Urrutian argi txiki bat ikusi nuen, oso urruti zegoen baina harantz abiatu nintzen ea norbaitek laguntzen zidan nere gurasoak aurkitzen. Bidean gauza harrigarriak ikusi nituen mota askotako animaliak besteak beste eta argi izugarria, zenbat eta gehiago hurbiltzen nintzen geroz eta handiagoa zen. Metro batzuetara nengoenean argia itzali egin zen. Ni harritu egin nintzen baina oinez segitu nuen.Ailegatu nintzen argia ikusi nuen tokira baina bat-batean argiaren arrastoa galdu egin nuen.

Bat-batean, argia berriro piztu zen, ni nengoen lekutik oso urrun zegoen. Oraingoan behin eta berriz piztu egiten zen. Azkenean, oso nekatuta iritsi nintzen baina pozik, hainbeste hurbiltzera iritsi nintzelako. Argia kobazulo batetik ateratzen zen eta oso txikia zenez burua sartu nuen. Han iratxo txiki eta polit batzuk ikusi nituen dantzan sorginak akelarrean bezala. Batak esaten zuen:

- Ah! goazen etxera logurea dut eta.

Besteak:

- Hemen geratuko gara dantzan udako festa do eta.

Baina beti eztabaidan ibiltzen ziren. Herrialde hura txikia eta harrigarria zen. Ni sartu nahian barrura alde batera indarka hasi nintzen eta nere artean esan nuen:

- Ai, nolako buru hezurrekoa hartu dudan

Aldeetara begiratu nuen eta iratxo txiki bat hurbiltzen zitzaidala ikusi nuenean esan zidan:

- Zer nahi du neska eder eta xarmant honek?

Ni isilik geratu nintzen eta bitartean ... norbaitek hitz arraro batzuk esanda ipotx boten antzera izaki nimiño bat baino ez nintzela konturatu nintzen eta ustegabean herrira sartu nintzen. Han iratxo guztiek batera esan zidaten:

- Zergatik etorri zara hona?

- Galdu naizelako - erantzun nien.

- Nora joan nahi duzu?

- Etxera joan nahi dut - esan nien.

Eta eskuak mugituta hitz magikoak esateaz aparte hauts txuri batzuk botaz etxera bidali ninduten ... Ez zen nolanahiko zortea izan nirea ...

- Hara, etxean nago eta! - esan nion neure buruari.

Horrela, txorien txintxoa baina alaiago abesten hasi nintzen.

Momentu horretan, Edurneren anaiak esaten du:

- Isilik ama, lo hartu nahi dut!

- Ez zen ama abesten ari zena ni baizik. Harrituta esan nion neure buruari:

- Gaua da eta ama esnatuko dut!

Horrela nenbilela nere ama esnatu nuen eta bere lozorroon ni ikusita oso pozik jarri zen.

Gertatutakoa ez dut inoiz ahaztuko. Oraindik ere ez dakit egia edo ametsa den. Gustatuko litzaidake basora berriro joan eta iratxo eder eta harrigarri haiek ikustea. Haiekin gehiago egoteko aukera izan banu, luzaro berriketan eta joIasean egongo nintzatekeen eta lagun izatea gustatuko zitzaidakeen.

Hala gertatuko ez balitz , sar nazatela basoan eta atera nadila iratxoen herrian.

IZARTSUA

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

5.fw.png12.fw.png14.fw.png6.fw.png9.fw.png3.fw.png1.fw.png13.fw.png8.fw.png4.fw.png10.fw.png2.fw.png15.fw.png11.fw.png7.fw.png16.fw.png