Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

 

    bi ainhoa 63
 
 
Ainhoa Miguel Irastortza
B mailan 3. sari

 

Ainhoa Miguel Irastortza naiz eta 1994ko apirilaren24an jaio nintzen.Nire lehen ikasketak, Beasaingo Andramendi ikastolan egin nituen eta egun, Lazkaoko San Benito ikastolan nabil Dbh4. maila egiten. Ez da idazlehiaketa honetan lortu dudan lehen saria baina hala ere, beste sariek bezala, poz handia eman dit.

 

FREEDOM

 

Ama emakume polita iruditu izan zait beti. Ez da behin ere pinpirinegia izan, beti esan izan ohi du barneak garrantzi handiagoa duela kanpo itxurak baino.Haurra nintzela, bere begi handi handiek asko erakartzen ninduten. Gainera, behin eta berriz entzuten nuen "amaren antza handia du eta begi horiek. .. amarenak dira dudarik gabe". Gaur, harro sentitzen naiz amaren antza dudalako. Ene ama ez da sekula emakume arrunta izan inolaz ere. Indartsua da, oso indartsua. Hala ere bere indarraz orain konturatu naiz, urte asko pasa ondoren, izan ere hau ez da nik gogoratzen dudan sei urte nitueneko ama. Garai hartan, isiltasun, bakardade eta beldurrak preso zuten ama baina hala ere, nik orain dela 27 urte ez nuen etxeko joko inozente hartatik askoz urrunago ikusten.

Esan bezala, jendeak beti esaten zuen amaren antza handia nuela. Nik hala ere, aitortu behar dut, ez nuela oso gogoko horrelakorik entzutea. Nik aita bezalakoa izan nahi nuen: gizon handi, indartsu eta bizarduna, ezer beldurtzen ez zuten horietakoa ... ez nuen amaren begi handiekin soilik konformatu nahi izaten. Egia esan, ez nuen denbora gehiegirik pasatzen aitarekin, lanean egoten baitzen beti eta gauean etxera etortzen zenerako, amak ohean sartua izaten ninduen. Egoista hutsa iruditzen zitzaidan ama, berak bakarrik jolas egin nahi izaten zuen aitarekin.

-Hara Joseba, begira ze argazki aurkitu dudan txapaz beteriko kaxa honetan. Hori al ze zuen etxea? Erabat aldatu da jaioterria,izan ere eta oker ez banago zuen etxea aurkitzen zen lekuan Indar fabrika eraiki zuten orain dela urte batzuk ... Ene, begira iezaiozu zure aitari, bere gorputz berdina duzu, baina hori bai begiak ...

- Bai Joana badakit,amarenak dira; berde berde eta handi handiak.

-Jajajja, nabaria da ez naizela hori esan dizun lehen pertsona.

Irribarre egin dut,halabeharrez eginiko irribarre bat. Joanak antzeman dit zerbait, zerbait ezohikoa. Izan ere joandako 5 ezkon urte hauetan elkar ondo ezagutzen ikasi dugu. Begira begira du Joanna, eskua eman eta amaren argazkiko begirada itzalia nire begietan antzeman duela esna dit. Ondoren, isilik geratu da,nik zer esango zain. Ez dut ezer esan, isiltasun hotz horietakoa sortu da Joanna eta bion artean, biontzat desatsegina izan den isiltasun bat. Joannak hobe beharrez txapak miatu eta komentatzen hasi da. 21 txapa daude, 21 txapa kontatuak. Gehiegi sei urteko mutil koxkor batentzat ...

-Begira Joseba, garagardo botilaren txapa honek garai bateko errealeko jokalari baten argazkia du itsatsita barruan.

Oraingoan ez dut irribarre egin, ez irribarre, ez hitz, ez keinurik. Joanna ez da tuntuna ondo daki ez dudala inoiz nire gurasoei buruz hitz egiten, ez diodala amari, ene amatxori deitzen, lotsa sentitzen baitut, egindakoagatik lotsa handi bat. Ez dakit zergatik gordetzen ditudan txapak eta argazkia, min besterik ez di date egiten. Hoberena oroitzapen kaxa hau, zakarretara botatzea izango da, begi bistatik galtzea behintzat.

Baldarra naiz benetan, baldar hutsa. Ez ditut ba txapa guztiak lurrera bota ... coca cola, garagardo, kas, hortxata ... txapa guztiak lurrean sakabanaturik daude ... txapa sakabanatuak, oroitzapen galduak.

"Horchata, la bebida más refrescante" gogokoa zuen amak oso, nik ez ordea. Niri "coca-cola gustatzen zitzaidan aitari bezala. Hala ere amak gauetan 8ak aldera ohera joan aurretik hortxata ematen zidan eta ez coca-cola, bestela lorik egingo ez nuela esaten zuen. Horrelako gauza txikiekin hasten ziren liskarrik handienak eta liskarrarekin batera jokoaren hasiera. Ez dut gezurrik esango, gustukoa nuen joko hura eta aitak eta amak ere gustukoa zutela uste nuen. Nori ez zaizkio ba txapak gustatzen sei urterekin? Joko hark handi sentiarazten ninduen, aitaren parekoa. "Zast" zaplaztekoa eman nion amari, ez zen lehenengo aldia, ez zen lehenengo aldia gauero liskar berdinaz baliatuz txapa ugari irabaziak nituen. Amak nirekin ez zuen negar egiten, negar barre algara txiki bat egiten zuen eta txapa bat oparitzen zidan. Txapa hau 1974ko apirilaren 14an irabazitakoa da, atzean jartzen du idatzita, paper puska baten gainean. Hainbat oroitzapen datozkit burura txapa guzti hauek ikustean ... negargura sartzen zait. Eta aitak? zer sentituko ote zuen jokoan parte hartzen zuen bakoitzean? Ajedrezeko errege, partxiseko dado, karta jokoko jocker sentitu ote zen? Aitak bazekien zertan zebilen, ez zen haur txiki bat, ez zituen 6 urte. Bere asmoa ez zen sekula nirekin eta amarekin txapa jokoan aritzea. Egia esan, orain urteak pasatakoan konturatzen naiz, nahiz eta txapa gehienak aitak irabazi, behin ere ez zuela jokoaz hitz erdirik esan ... amarekin hitz egiten nuen jokoaz eta amarekin irabazten nituen txapak ... Txikia izan arren banekien amari ez zitzaiola batere gustatzen joko hartan galtzea, argi hitz eginda ez zitzaion aitak irabaztea gustatzen baina behin ere ez zuen ezer egin ori horrela izan ez zedin. Nik amari zaplazteko bat ematen nion bakoitzean, irri egiten zuen,baina gauetan ... ni ohean nengoenean askotan entzuten nituen amaren negar zotinak, aitak hiruzpalau txapa irabazi izanaren seinale izaten zen.

"Kas naranja". Ez nuen nik irabazi txapa hau, amak oparitu zidan, aitaren opari bat omen zen. Gogoan dut egun hura, nahiz eta ordutik denbora asko pasa den. Ohiz baino lehenago jaiki nintzen,gosariaren usain gozoa nire gelatik usain nezakeen. Amak tostadak mermeladarekin prestatu zizkidan ikastolara bapo asetuta joateko. Gosaltzen ari nintzen bitartean ez nien begirik kentzen amak lepoan zituen ubelduei. Laster ulertu nuen ubeldu oien zergatia. Antza denez, amak gauean zurrunka egin zuen eta aitak lepoa estutu zion isil zedin. Noski, horrela aitak lau bat txapa irabazi zituen. Baina ... non gordeko ote zituen aitak txapak? Nik bezala egurrezko kaxatxo batean akaso? Ez nuen berehalakoan ulertu aitak sekula ez zuela txapen bildumarik egin, jokoa amak bere samina niri ezkutatzeko asmatutako gezur bat zela.

Zazpi coca cola txapa irabazi nituen egunean hasi nintzen konturatzen nire ama bezalako beste inor ez zegoela mundu honetan eta agian ... ez zitzaidala axola bere begi berdinak izatea. Begi berde-berde eta handi handiak. Arratsaldeko 8ak ziren,iluntzen hasia zen eta arraroa bazen ere, ordurako oraindik ez nengoen ohean. Ama eta aita liskar batean ari ziren etxeko eskaileretan, ni berriz, eskaileretako tokadore atzean ezkutatu nintzen. Ez aitak eta ez amak ez zuten nire presentziarik nabaritu. Bien arteko sesioa handitzen hasia zen. Aitari entzuten zitzaion denaren gainetik, bera zen oihu egiten zuen bakarra. Amak berriz, "isildu mesedez, Josebak entzungo gaitu bestela" errepikatzen zuen behin eta berriz. Dena dela, aitak ez zion kasurik egin, ama lepotik hartu eta zaplaztekoak ematen hasi zitzaion. Orduan behingoagatik, amaren al de jartzea erabaki nuen, aitaren txapak irabazteko anbizioa gehiegizkoa iruditu baitzitzaidan. Ama inoiz ez bezala ikusi nuen, bere begi berde handi handiek izua erakusten zuten, izu handi bato Bi aldiz pentsatu gabe, aita eskaileretan behera bultzatu nuen, 21 eskailera jaitsi zituen zilipurdika zehazki. "Aitatxo?" galdegin nuen. Ez zidan erantzun, ez zidan erantzungo ... jokoaren garaile nintzen, mila txapen irabazlea.

Ainhoa Miguel

Irakurri gehiago...

MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa "Mar-martarren herria"
MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa "Piano baten istorioa"
MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa "Gutun eta kuttun"
FaLang translation system by Faboba