Inicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivado
 

BERTSOAK

kimetz furundarenaKimetz Furundarena Agirre / E Maila. 2 sariaKimetz Furundarena Agirre naiz eta 11 urte ditut, Aramarra banaiz ere orain Beasainen bizi naiz eta txiki-txikitatik Beasaingo Andramendi Ikastolan ikasten dut. Oso pozik jaso dut bertso atalean jaso dudan saria eta hemendik aurrera ere bertsoak egiten jarraituko dut gogoz. Xakean jolastea gogoko dut eta kirolak ikusiz gozatzen dut. Harry Potterren jarraitzailea naiz, liburuak irakurri, filmak ikusi...

NIRE LAGUNA

 Doinua: Badira hiru aste

Nik lagun min jator bat badaukat
lau urte nituenetik,
onerako eta txarrerako
beti helduta eskutik.
Zenbat kilometro, zenbat kontu
egin diot txikitatik,
orain bertso hau eskaintzen diot
nire bihotz barrenetik.
 
Kolorea du beltza-urdina
ta distira berezia,
lau gurpil gainean arin doa
bozinak badu grazia.
Lagun artean aske sentitzen
berarekin ikasia,
nere aulkitxoak laguntzen dit
izaten mutil bizia.

Kimetz Furundarena Agirre


2019 1   2019 2 2019 3  2019 4   2019 5
   2019 6   2019 7       
FaLang translation system by Faboba